Komunikazio eta Publizitate Agentzia Berritzailea

ZER EGITEN DUGU?

Publicidad

SORMENA

Ekintza, bide eta euskarriak berritzaileak asmatu eta diseinatzen ditugu: street marketina, ikusentzunezkoak, merchandising eta hamaika mila aukera gehiago. Beti ere emaitza ezinhobea bilatuz eta prezioa egokituz.

Publicidad

BRANDINA ETA PUBLIZITATEA

Zure marka sortu eta garatzeko estrategiak egituratzen ditugu. Gainera, publizitate eta marketin kanpainak diseinatzen ditugu, helburuak lortzeko zuzeneko eta gertuko aholkularitza eskainiz.

On line

SOCIAL MEDIA ETA ON LINE ZERBITZUAK

Webguneak, bannerrak, SEM, SEO, ROI, adwords, eta antzeko hitzak errazteko eta zuretzat erosoak izan daitezen lan egiten dugu. Sare sozialetan zure guneak sortu eta kudeatzen ditugu, parte hartzea sustatuz.

Comunicación

KOMUNIKAZIOA

Komunikabideekin erlazioa eta komunikazio proiektuen garapena. Publicity. Prentsa kabinetea.

BURUTUKIDEAK

partners

Proiektuak aurrera ateratzeko sare profesional handia eta sendoa osatu dugu: diseinatzaileak, erredaktoreak, kazetariak, informatika adituak, produktorak, garapen arduradunak, musikariak eta beste asko.

Proiektuetan markatutako epeak betetzera garrantzi asko ematen diogu. Epemuga zure beharraren arabera zehaztuko dugu.

Prezioak egokitu egiten ditugu. Gure ustez, publizitate egitea ez da garestia izan behar. Zure komunikazio proiektuak sekulako emaitzak izateko kide askorekin lan egingo dugu. Merke eta on.