MASTODON.EUS

Mastodon mikroblogintza sare sozial libre eta deszentralizatua da. 2016ko urrian mastodon.social domeinupean jaurti zen, 2 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin.

Mastodon.eus sare sozial euskaldunaren komunikazio eta publizitate kanpaina landu genuen, euskararen sustapena garatzen duten hainbat erakunderekin elkarlanean.

Animaziozko azalpen bideoa

Mastodon.eus sare sozialaren azalpen bideoarako eduki grafikoaren diseinua, ekoizpena eta kudeaketa. Ideia orokorren kontzeptualizazioa eta komunikaziorako argudioen garapen grafikoa.

Marketin Birala, Social Media, Spot-a

2018

Intriga kanpaina

Mastodon.eus ezagutarazteko landutako ikus-entzunezko piezarako gidoiaren lanketa, grabazio eta produkzioa. Pieza biral bilakatzea lortu.

Marketin Biral, Social Media Marketina, Spot-a

2018

Brandina: nortasun grafikoa eta estrategikoa

Mastodon.social-eko nortasunetik eta errekurtso grafikoetatik abiatuta, mastodon.eus-en nortasun grafiko berria landu genuen. Horretaz gain, hainbat euskarri grafiko garatu genituen, plataforma berriaren komunikazio ekintzetan erabiltzeko: prentsaurrekorako aurkezpen korporatiboa, diptiko informatiboak eta euskarri grafikoak.

Brandina, Marka adierazpena, Komunikazio estrategia

2018