Podcastak euskaraz

Podcastak euskaraz

Azkenaldian podcasten arrakastak gora egin du eta horrek euskal komunitatean ere bere eragina izan du. Izan ere, geroz eta gehiago dira kanal berri honetara aldatu eta edukia bertan sortzen ari direnak. Marka eta komunikazioa lantzeko tresna bikaina dira podcastak. Baina, zeintzuk dira gaur egun bogan dauden euskal podcastak?

 

Podcastak euskaraz

1. KABALA


“Zikintzeko prest ez bazaude, hau ez da zure podcasta.”

Gazteei zuzendutako podcasta dugu “Kabala”. Gazteek ekoiztua eta gazteei zuzendua: euren gogo, kezka eta arazoak filtrorik gabe eta grazia askorekin partekatzeko gunea, alegia.

2. BERTIKALA

“Zatoz millennialekeriak egitera eta ez izan #horizontala.”

Sara del Río Loiartek eta Laura Re Lozanok aurkezten dute “Bertikala”. Horizontaltasunetik urruntzera eta millenialkeriak egitera animatzen dituzte entzuleak.

3. BARAUA HAUTSIZ

“Dietaren kultura hautsi eta nutrizioaz eta lodifobiaz hitz egiten dugun lagunarteko espazio bat da.”

Elikadura dute aztergai “Baraua Hautsiz” podcastean, beti ere osasun mentalari garrantzi handia ematen diotela. Dietaren kultura haustea dute helburu, eta nutrizioaz eta lodifobiaz aritu ohi dira.

4. GAZTEAK EUSKARAZ

“Gazteen komunikazio-gaitasunaren garapenean lagungarri izatea da material honen helburua.”

Labayru Fundazioak ekoiztutako podcasta da “Gazteak euskaraz”. Gazteen komunikazio-gaitasuna eta euskararen erabilpena sustatzea du helburu. Horretarako, eremu ezberdinetan izan beharreko gaitasunak lantzen dira.

5. MUGAMERS

“Mugamers telefonoetako bideojokoetaz hitzegiteko jaiotzen den euskarazko podcast bat da.”

Angel Sagak eta Star Reamls-ek aurkezten dute “Mugamers”. Gamer munduko gaiak izaten dituzte aztergai.

6. KIROLARI GAITTUN

“Emakumezko kirolariak ardatz dituen podcast saioa.”

Emakume kirolariak dira “Kirolari gaittun” podcastaren protagonistak. Ane Urkirik eta Maddi Garmendiak gidatzen dute saio hau, eta emakumeen kirol arloa eta bestelako gorabeherak izaten dituzte aztergai.

7. BARRUAN GAUDE

“Astero pertsonaia baten etxera sartuko ditugu mikrofonoak.”

Oier Aranzabalek aurkezten du “Barruan gaude” podcasta. Elkarrizketak dira podcasten honen ardatz nagusia. Astero pertsonaia bat gonbidatzen du Oierrek, bere etxera sartu eta berarekin solasean jarduteko.

8. NEW YORKEKO MUNDUA

“Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.”

Kirmen Uribek “New Yorkeko mundua” podcastean Euskaldunon egunkarian eta Berrian abiarazitako memoria-kutxeri jarraipena ematen dio.

9. ZAITUN

“Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute.”

Ane Irazabal arrasatearrak aurkezten du “Zaitun” podcasta, non Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbiltzen dizkion entzuleari: Italiako nondik-norako politikoak edo errefuxiatuak, esate baterako.

10. YOKO ONA

“Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz.”

Olatz Salvadorrek eta Lore Nekane Billelabeitiak, Ainhoa Vitoriarekin batera, euren musika ibilbide profesionalean bizitako anekdotak izaten dituzte aztergai “Yoko ona” podcastean.

11. BENETAN ZABIZ?

“Gaien aldetik mugarik ez dago eta istorio pertsonaletik abiatuta.”

Aitziber Gradosen eta Malen Altunaren eskutik, “Benetan zabiz?” podcasta. Ez dira gai zehatz batera mugatzen, izan ere, istorio pertsonaletatik abiatuta, gonbidatuen sekretu ilunak plazaratzea dute helburu.