

Aldaketa digitalarekin bat

Aldaketa digitalarekin bat egin nahi duzu?
Lortu zure Kit Bonu Digitala, gehien behar dituzun
soluzio digitaletan erabili ahal izateko.
3.067 milioi euro arteko aurrekontuarekin, Kit Digitala programaren helburua ETEen eta autonomoen eraldaketa digitala lortzeko diru-laguntzak ematea da. Kit Bonu Digitala Europar Batasunak eta «Next Generation EU» funtsak finantzatzen dute, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.

Nori zuzenduta dago?

I. segmentua
Enpresa txikiak
10 – 49 langile bitartekoak, enpresa bakoitzeko bonu digitalaren zenbatekoa 12.000€ delarik.

II. segmentua
Enpresa txikiak edo mikroenpresak
3-9 langile bitartekoak, bonu digitalaren zenbatekoa 6.000€ izanik enpresa bakoitzeko.

III. segmentua
Enpresa txikiak edo mikroenpresak eta autonomoak
(autoenplegu egoeran dauden pertsonak)
Langile 1 edo 2 dituztenak, bonu digitalaren zenbatekoa 2.000€ delarik.
Zure proiektua ezagutu nahi dugu.

Bonu digitala
lortzeko baldintzak
- Enpresa txikia, mikroenpresa edo autoenplegu-egoeran dagoen pertsona izatea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko definizioen arabera.
- Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea, aipatutako erregelamenduaren 2.18 artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako beste debekurik ez izatea.
- Zerga Administrazioko Estatu Agentziako enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan edo Foru Zerga Administrazioko errolda baliokidean inskribatuta egotea.
- Europako Batzordearen aldez aurreko erabaki baten ondoren berreskuratzeko agindu bati lotuta ez egotea.
- Minimis laguntzen muga (200.000 €) ez gainditzea.
- Heldutasun digitalaren mailaren ebaluazioa izatea, Acelera pyme plataforman dagoen diagnostiko-testaren arabera.
Eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak
1
Erregistratu AceleraPyme remu pribatuan
zure negozio edo enpresarekin.
3
Burutüri KIT DIGITAL-ean
sartzeko zerbitzuak eskatu.
2
Egin ezazu diagnostiko digitalaren
testa zure enpresaren
digitalizazio-maila ezagutzeko.
4
Eskatu zure Kit Digital bonua
egoitza elektronikoan.
Bete deialdi bakoitzak zehazten
dituen formularioko urrats guztiak.


Sare sozialen kudeaketa
Lortu zure sare sozialetarako estrategia digitala.
Prezioa: 1.500 €-tik aurrera
Gehieneko diru-laguntza: 2.500 €
Webgunea eta interneten presentzia
Lortu zure negoziorako ikusgarritasun handiagoa eta bezero potentzialak errazago aurkituko zaituzte.
Prezioa: 4.800 €-tik aurrera
Gehieneko diru-laguntza: 2.000 €
Merkataritza elektronikoa
Internet bidez saldu nahi baduzu, hau da zure aukera.
Prezioa: 6.500 €-tik aurrera
Gehieneko diru-laguntza: 2.000 €
Ez itxaron zure negozioa digitalizatzen hasteko!
Bete inprimaki hau eta Burutük prozesu osoan lagunduko zaitu 12.000 €-rainoko bonua lortu dezazun.