amezti

 

AMEZTI AUTOESKOLA – Brandina

Amezti Autoeskolarekin lan egiten dugu, markaren sorrera eta diseinutik hasi eta honen komunikaziorako planteamendu eta garapeneraino. Estrategia berriak garatzen ditugu besteengandik ezberdindu eta autoeskolen merkatuan erreferente bilakatzeko. 6 urteko lankidetzaren ostean, Euskal Herri mailan bere sektoreko liderra bilakatzea lortu dugu. Algorta, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Tolosa, Irun eta Lasarten egoitzan duen autoeskola erreferentea da egun.

 

Amezti motos_burutu

Motorren iraultza

Ameztiren prestakuntza eskaintzaren harira, motorren zirkulazio baimen guztiak ezagutarazteko kanpaina burutu genuen. Iraultzaren kontzeptua mantendu genuen, kasu honetan bi gurpildun ibilgailuen arlora eramanda. Modu honetan, autoeskolaren posizionamendua eta kanpainaren mezua indartu genituen, ikasleei protagonismoa emanez.

Kanpaina hau sare sozialetan eta autoeskolaren euskarri propioetan garatu genuen.

Komunikazio Estrategia, Marketin Digitala, Marketin Birala

2018

Autoeskolen iraultza heldu da

“Autoeskolen iraultza heldu da” kanpaina burutu eta sustatu genuen, Amezti marka berritzaile eta sektoreko bereizgarri moduan finkatu duena. Sormena eta hasierako planteamendu estrategikoa jarraitzea erabaki dugu ohiko medioetan (telebista, prentsa idatzia) eta social media advertisinaren bidez hedatua izan den spot-a gauzatzeko.

Kanpaina honetan, Marketin Master Saria EHU/UPV (PesMes) jaso dugu, “Marketin ekintza osorik onena” 2017. urteko mailan.

Gainera, Ameztik hazten jarraitzen du Tolosako egoitza berriaren irekiera dela eta.

Markaren Adierazpena, Komunikazio Estrategia

2017

amezti_revolucion
holajulen_amezti

Influencer-en marketina: HolaJulen-ekin egindako ekintza

Donostiako egoitza berriaren inaugurazioarekin batera, ekintza berezi bat burutu genuen HolaJulen influencer-arekin. Donostikoa den Youtuber ezagunari, gidatzeko baimenaren alde praktikoa berriro egiteko erronka luzatu genion. Arrakasta handiko ekintza izan da marketin biralean eta markaren ezagutzan. Horretaz gain, matrikulazioetan gorakada handia egon zen eta autoeskolen egoitzetara gazte asko hurbildu ziren informazio eske.

Komunikazio Estrategia, Marketin Digitala, Marketin Birala

2016

Be on, Be Amezti

Itxura grafiko berria ezagutarazteko egindako publizitate kanpaina, xede-talde gaztearentzako ikuspegitik eta baliabide digitaletan landua. Gure lana arlo digitalean edukia sortzeagatik bereizten da. Nahiz eta kanpaina, batik-bat, online euskarrietara bideratuta egon, offline ekintzak ere erabili genituen puntu estrategikoetako indar komertziala handitzeko. Euren artean, nabarmentzekoak dira kaleko marketin kanpainak eta unibertsitateko campusetan egindako sustapen bereziak. Guzti hau Bilbo, Irun eta Gasteizko egoitza berrien inaugurazioarekin batera egin zen.

Marketin Mix-a (blended marketing), Markaren Adierazpena, Komunikazio Estrategia

2015

be on be amezti burutu
amezti página web burutu

Eraldaketa digitala eta markaren berdiseinu grafikoa

Autoeskolen munduko sistema berria, “Amezti metodoa”, jasotzen duen web gunea sortu genuen. Honek, teknologiaren laguntzarekin batera, berrikuntza bat eragin du markaren itxuran. Klase teoriko eta praktikoak erosterako momentuan, erosketa esperientzia pertsonalizatua izatea eragiten du. Modu honetan, markaren posizionamendu bereizgarria sustatzea bilatzen dugu. Era berean, hainbat argazki sesio egin genituen autoeskoletako ikasleekin, kanpainen ardatz komunikatiboa izan daitezen.

Erabiltzailearen Esperientzia, Desberdintze Estrategia, Markaren Nortasuna, Online Marketina, Markaren Posizionamendua

2014

Markaren nortasuna eta estrategia

Ameztiren nortasuna eta baloreen araberako marka diseinatu genuen. Era berean, eta epe luzera begira, social media marketin estrategia garatu genuen, Facebook, Twitter, Instagram, Youtube eta “YO SOY L” blogerako marka edukia sortuz. Guzti hau Amezti markaren esentzia eta ildo korporatibo bereizgarriarekin koherente izanda. Nabarmentzekoak dira autoeskolaren lehenengo egoitzen eta autoen egokitzapena.

Markaren Sorkuntza, Komunikazio Digitaleko Estrategiak, Markaren Adierazpena, Social Media

2011

Amezti nueva marca