Basauri Euskaraz – Publizitate kanpaina, estrategia digitala

Basauriko Udaleko Euskara Zerbitzuaren eginkizun nagusia, Basauriko herrian, euskararen erabileraren normalizazio prozesuan eragitea da. Hau helburu, Euskara Zerbitzuarekin lanean gaude proiektu ezberdinen komunikazioan eta, orokorrean, esparru digitalaren kudeaketa gauzatzen dugu.

 

Beharsarea 2019 – Spota eta online kanpaina

Beharsarea atariak Basaurin lana euskaraz eskaini eta bilatzeko aukera ematen du. Basauriko Udaleko Euskara Zerbitzuak webgune honi indarra emateko helburuarekin, kanpaina jarri nahi zuen martxan. Sormen prozesuan, “Alferraren kanta” herrikoia hartu eta “Banoa Lanera” abestia sortu genuen non, ideia, lana aurkitzearen erreztasuna helaraztea zen. Kanpaina honetan, bestetik, zenbait euskarri fisikoen diseinu eta garapena ere gauzatu genituen: kartelak eta markesinak.

Komunikazio estrategia, Brandina, Spota

2019

Social Media Plana

Asko dira Basauriko Udaleko Euskara Zerbitzutik lantzen diren proiektu eta dinamikak. Koherentzia eta logika bat emateko helburuarekin, social media plan estrategiko bat proposatu diegu. Bertan, proiektu ezberdinen lehentasunak finkatu ditugu eta urte osoko kronograma bat landu dugu. Gainera, dinamika jator eta herrikoien bitartez, komunitate propioa dugu non, Basauri Euskaraz markak, nortasun korporatibo bat lortu duen. Eduki digitalaren sormena, garapena eta diseinua burutu dugu.

Komunikazio estrategia, Diseinu grafikoa, Social Media

2019

Gidabaimena euskaraz 2018

Basauriko Udalak Gidabaimena Euskaraz kanpaina martxan jarri du eta gazteek gidabaimena euskaraz lortzeko azterketa teorikoa euskaraz prestatzea, egitea eta gainditzea du helburu. Azterketa gainditzea uste dena baino errezagoa dela helaraztea zen helburua eta, horregatik, jolas formatua zuen bideoa landu genuen. Ikus-entzunezko piezaz gain, Instagram kontuaren kudeaketa ere gauzatu genuen: edukien sormen, lanketa eta diseinua garatuz. Bertan, “jolas” dinamikak proposatu genituen, profilari behar zuen dinamismoa emateko asmoarekin.

Estrategia digitala, Marka edukia, Publizitate kanpaina, Diseinu grafikoa

2018