Bertatik-Bertara

 

BERTATIK BERTARA – Komunikazioa

Bertatik Bertara zenbait erakunde publiko eta Gipuzkoako elkarte ezberdinek lantzen duten proiektu bat da. Ekimen honen helburua, bertoko produktuak kontsumitzeak duen garrantzia azpimarratzea da. Proiektu honetan, komunikazio estrategia integrala planteatu dugu eta, online eta offline ekintza ezberdinak kudeatu ditugu.

Hilabeteko produktua

“Hilabeteko produktua” sortu genuen. Hilero sasoiko produktu bat aukeratzen dugu eta sare sozialetan partekatzen dugu. Produktuaren argazkia publikatzeaz gain, testu informatiboa eta aholkuak zein interesgarria izan daitekeen edozer publikatzen da. Helburua zozketa bat egitea da eta, zozketa honen bitartez, produktuak jendeari helaraztea eta bertoko produktuak kontsumitzearen garrantziaz kontzientziatzea da.

Marka Adierazpena, Komunikazio Estrategia

2017

Hilabeteko produktuak Bertatik bertara
bertatik bertara baserri ikastola

Baserria ikastolan

Urretxuko Gainzuri Ikastolako ikasleek parte hartu zuten bideoaren kontzeptualizazioa landu genuen, zeinetan Bertatik Bertarako produktuak erabiliz baserri baten irudia osatzen duten. Ekimen honekin proiektua dinamizatu eta publikoari bezeroak ekoiztutako elikagaiak erakustea bilatzen zen.

Marka Adierazpena, Komunikazio Estrategia

2017

 

Umeei Galdezka

Inguruko baserritarrek, Urretxu-Zumarragako ikastetxeei bertoko produktuak eskaintzeaz aparte, haien dietan ere sartu dituzte. Horregatik, ikastetxeko zenbait ikasle elkarrizketatu genituen ikus-entzunezko eduki bereizgarria lortzeko eta ekimenari, elikagaien sektorean batez ere, oihartzun handiago bat emateko. Ortu, baserri eta haien elikadura ohituren inguruan galdetu genien. Helburu nagusia umeak heztea izan zen, etorkizunean proiektuaren parte izateaz aparte, bertoko produktuak ere kontsumitu dezaten.

Marka Adierazpena, Komunikazio Estrategia

2017

bertatik bertara umeei galdezka
bertatik bertara_web

Komunikazio estrategikorako aholkularitza

Eraldaketa digitaleko proiektua jarri genuen martxan webgunean, marka bultzatu eta indartzeko, herritarrak erakartzeko diseinuaren hobekuntzarekin batera. Social Mediara bideratu genuen Bertatik Bertara proiektua. Kontu korporatiboetako publikazioek bertan hazitako animalien egoera, urteko uzta eta eskaintzen dituzten produktuen berri ematen digute.

Online Marketina, Social Media Marketing

2016

Social Media Plana

Social Media Plana garatu genuen, online aurkitu genituen perfil ezberdinen edukien analisi sakonetik abiatuta. Etorkizuneko kontsumitzaileak erakartzeko helburuarekin, edukien partekatzearen inguruan hausnartu genuen, eremu sozialean alde batetik, eta korporatiboan bestetik.

Eduki Marketina, Inbound Marketing, Social Media Plana

2015

Bertatik Bertara Social Media plan burutu
bertatik bertara portada

Nortasun bisuala eta erreminta estrategikoa

Proiektu honetan markaren balioak eta sektorearekiko bereizgarriak diren kontzeptuak irudikatzen dituen nortasuna garatu genuen. Era berean, hausnarketa taktiko bat planteatu genuen, posizionamendu eta bereizte estrategikoan laguntzeko. Azkenik, xede taldearekin harremanetan jartzeko metodologia egokiena bateratzen zuen komunikazio plana garatu genuen.

Branding, Komunikazio Estrategiak

2014