Bihotz Gaztea Ikastola – Markagintza, hezkuntza marketina

Santurtziko ikastolak hezkuntza proiektu propioa du non pedagogia eraginkorra eta puntako teknologia erabiltzen dituen. Beraiekin, markagintza estrategikoa eta kontzeptualizazioa gauzatu genuen. Geroztik, aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu eta komunikazio estrategikoaren parte aktiboa gara, ekintza ezberdinak kudeatuz.

Komunikazio estrategikorako aholkularitza

Ikastola batek duen egunerokotasun bizia dela eta, beharrizan komunikatibo gehienen parte egin gara. Bilera estrategiko batzuetatik abiatuta, ildo korporatibo berdina mantenduko duten ekintza eta hobekuntza ezberdinak planteatzen ditugu, bai euskarri digitaletarako zein offline oinarrietarako.

Markaren sorkuntza, Marka adierazpena, Branding

2019

Matrikulazio kanpaina

2020-2021 ikasturtera begira, publiko objektiboarekin bat zetorren matrikulazio kanpaina kudeatu genuen. Beharrizanak bildu genituen eta sormen lana landu genuen ildo korporatiboa ardatz hartuta. Kanpainaren euskarri digital zein fisikoen eta ekintza guztien diseinu, moldaketa eta kudeaketa orokorrak egin genituen, matrikulazio kantitatea handitzea helburu genuela.

Komunikazio estrategia, Branding Digitala, Marketing Estrategikoa

2019

Markagintza – marka gogoeta

Bihotz Gaztea marka modu integralean aztertu genuen. Alde batetik, barne komunikaziorako erabilitako euskarriak, nortasun grafikoa, tonua eta estiloa ikertu genituen. Bestetik, inguruko zein eredugarri diren beste hezkuntza zentroek erabilitako marka estrategiak baloratu genituen, benchmarking sakon bat eginez. Era honetan, ikastolarekin bat zetorren kontzeptu bat marraztu genuen zeinek hezkuntza zentroaren egitasmo, balio eta helburuak transmititzen dituen.

Markaren sorkuntza, Marka adierazpena, Branding, Diseinu grafikoa

2018