Bilbao Ekintza – Komunikazio estrategikoa eta marketing digitala

Ekintzailetza, talentua eta hobekuntza profesionalarekin lotutako publizitate eta komunikazio kanpainak landu ditugu Bilbao Ekintzarentzat, Bilboko udalaren garapen lokaleko agentzia.

Talent itzulia: sormena eta komunikazio estrategikoa

Lan merkatuan konpetentziak sustatzeko jardunaldiak komunikatzeko eta zabaltzeko, “Talent itzulia” izeneko kontzeptua garatu dugu. Txirrindularitzarekin lotutako zenbait esparru eta adibide lan mundura ekarriz, unibertso grafiko berezia eta originala prestatu dugu.

Jardunaldiak ezagutzera emateko publizitate kanpaina integrala planifikatu dugu, edukien marketina eta sare sozialetan iragarkiak uztartuz.  Motion graphics teknika erabilita spot sinplea eta eraginkorra burutu dugu.

Komunikazio estrategikoa, Inbound marketing, Publizitate kanpaina, Spot-a

2019