BIZKAIKO FORU ALDUNDIA – Publizitate kanpainak
Bizkaiko museoak eta lurraldeko ondare kulturala eta historikoa ezagutzera emateko publizitate kanpaina orokorrak eta euskarri anitzak gauzatu ditugu.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA – Publizitate kanpainak
Bizkaiko museoak eta lurraldeko ondare kulturala eta historikoa ezagutzera emateko publizitate kanpaina orokorrak eta euskarri anitzak gauzatu ditugu.
Gure lurraldearen errealitate linguistiko ezberdinak ezagutzera emateko asmoarekin, eta Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat ikus-entzunezko pieza oinarri duen kanpaina bat sortu eta garatu genuen.
Kanpainaren kontzeptu sortzaile gisa, gure ama hizkuntzen erabilera, esanahia eta garrantzia aldarrikatzen duen manifestua asmatu genuen. Idatzia Bizkaian gehien erabiltzen diren hamar ama hizkuntzetara itzuli zen: euskara, gaztelania, errumaniera, txinera, wolofa, arabiera, galiziera, katalana, frantsesa eta ingelesa.
Bizkaiko biztanleriarengana iristeko, spota publizitate-euskarri handietan proiektatu zen: Euskalduna Jauregiko pantailetan, esaterako. Hainbat kanal digitalen bitartez ere zabaldu zen publiko ezberdinengan eragiteko helburuarekin.
2022
Liburuaren Nazioarteko Eguna ezagutzera emateko, eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin, nortasun propioa duen egitasmoa asmatu dugu: #Liburukatea.
Bizkaiko Foru Aldundiarentzat sortutako ekimen honetan, Social Media Marketing ekintzak landu ditugu, kultura eta kirol esparruko influencer ezberdinen laguntzarekin: Ylenia Baglietto, Lander Otaola, Itziar Ituño eta Ana Goitia, besteak beste.
Burutü agentziaren lantaldean Growth Hacking eta marketing digitala uztartzen dituen estrategiak aurkeztu eta koordinatu dira, edukien marketina eta ikus-entzunezkoak elkartuz. Ekintzak sare sozialetan berehalako oihartzuna eta biralizazioa lortu du.
Social Media Marketing, Growth Hacking, Marketina eta kultura
2021
Ondarearen Europako hogeigarren jardunaldien aurkezpena kudeatu dugu, “Kontaiguzu Ondarea” lelopean. Horretarako, euskarri grafikoak garatu eta ekoiztu ditugu, eta ekitaldiaren ikus-entzunezko produkzioa ere koordinatu dugu. Ekitaldian erakundeen ordezkariek eta kultura-eragileek parte hartu zuten, egungo osasun-egoeraren muga logikoak betiere errespetatuz.
Aurkezpena Bilboko Arte Grafikoen Eskola Zaharrean egin zen, jardunaldi, ondare eta hezkuntza gaiekin loturiko espazio bezala ulertzen duguna.
2020
Bizkaikoa erakundetik, Museoen Nazioarteko eguna Bizkaiko herritarroi komunikatzeko egistamoa egin nahi zutela adierazi ziguten. Proiektuari egoera oso berezian aurre egin genion, Covid-19 birusak sortutako pandemiaren erdian. Sormena eta ilusio handiarekin ekimen berritzailea burutu dugu, komunikazioa eta publizitatea lotzen dituen kanpaina integrala garatuz. Bizkaiko museoentzat erakusketa digital bateratua sortu dugu www.museoeneguna.eus webgunean.
2020
Bizkaiko museoen eskaintza gazteengana gerturatzeko asmoarekin, kontzeptu eta kanpaina propioa sortu dugu. Bertan, lurralde historiko honek dituen museoen ikono esanguratsuenak modu erakargarrian, sinplean eta ulergarrian agertzen dira.
Gainera, “Bizkaiko Museoak Olgetan ezagutu” leloa asmatu dugu eta erakustoki originala zein berrerabilgarria egin dugu. Gune honetan umeentzako tailer ezberdinak egingo direnez; irekia, aldakorra eta segurua izan behar da. Barakaldoko BEC aretoan ospatzen den Hiru3Jaia ekitaldian, erakustokiaren instalazio orokorra egiteaz aparte, merchandising eta material guztiaren produkzioa eta inpresioa egin dugu.
2019
Bilbon gauzatu den ondare kulturalaren jardunaldien aurkezpenerako euskarri grafiko guztien diseinua eta garapena burutu dugu.
Elementu grafikoen kontzeptualizazioa eta diseinuaz gain, prentsaurrekoaren soinuaren kudeaketa orokorra Arkeologi Museoan eta Euskal Museoan.
2019
Kultura Ondarearen Europako Urtea 2018 dela eta, “Berraurkitu Bizkaia / Redescubre Bizkaia” kanpaina sortu eta garatu genuen Bizkaiko Foru Aldundiarentzat.
Bizkaiko ondare kultural, industrial eta historiko ezkutua ikusgarri egin eta herritarrek ezagutzeko eskaerari jarraituz, ulertzeko erraza eta indartsua zen ideia kreatiboa garatu genuen. Online eta offlinerako euskarri grafikoen diseinua eta egokitzapenak egin genituen: web-a, prentsa, autobusek, etab.
2018