Alkarbide

 

EMANGILTZA – Publizitatea

Bizkaiko udalerri ezberdinetan euskararen alde egiten diren politika lokalak bateratzen dituen elkarte bat dugu Alkarbide. Beraz, euskararen aldeko zerbitzuak batzea du helburu. Publizitate kanpaina eta marketin ekintza ezberdinak planteatu ditugu ekimena indartzeko asmoz.

Emangiltza publizitate kanpaina 2019

Hona hemen Eman Giltza proiekturako burutü dugun ikus-entzunezko berria. Proiektu honen xedea da euskararen transmisioa sustatzea. Hizkuntza gurasoek seme-alabei uzten dien ondarea baino askoz gehiago dela azaldu nahi izan dugu aurtengo bideoan. Horretarako, Korrontziko Izaskun Iturrik eta Agus Barandiaranek, Gaizka Garitano Athletic Clubeko entrenatzaileak eta Reyes Prados komunikatzaile ezagunak euren bizipenak kontatu dizkigute.

Publizitate Kanpaina, Komunikazio Estrategia, Spota

2019

Emangiltza publizitate kanpaina 2018

EMAN GILTZA transmisio kanpaina proiekturako landu dugun azkenengo ikus-entzunezko pieza duzue hau. Proiektu honen helburua, euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratzea da eta, hori adierazteko “dona-dona” jolas-kantan oinarritu ginen. Bideoan Onintza Enbeita, Aitzol Atutxa, Koikili Lertxundi eta Karmele Larrinagaren parte hartzearekin kontaktu genuen.

Publizitate Kanpaina, Komunikazio Estrategia, Spot-a

2018

Euskararen Dimentsioa

“Eman giltza”-ren barruan sortu genuen bigarren kanpaina honetan Bizkaiko familiak hartu genituen xede-talde bezala. Publizitate proiektu honetan, D ereduan matrikulatzen ziren ume guztiak izan ziren oinarri. Euskal hizkuntzarekin lotura zuzena duten hezitzaileen parte-hartze aktiboaren garrantzia ere azpimarratu genuen. 3 dimentsioko betaurrekoak erabili genituen publizitate elementu gisa, “Ikusle izatetik, aktore izatera” kontzeptuaren euskarri izateko. Promozio liburuxkan ere, hirugarren dimentsioko teknikak erabili ziren non, oparitzen ziren betaurrekoak erabilita, 3D irudi bat ikusten zen.

Publizitate Kanpaina, Komunikazio Estrategia, Marketin Zuzena

2016

Ikusten duguna gara

Ikusten duguna gara

“Eman Giltza” umeen heziketan euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratzen duen proiektua da. “Ikusten duguna gara” izena duen kanpaina landu eta sustatu genuen. Heziketa prozesuan, ume txikiek ikusi eta entzuten dutena errepikatzen dute eta, horregatik, gurasoek umeengan hizkuntza ohiturak ezartzeko duten momenturik aproposena da. Era berean, estrategia digitala garatu genuen eta sarean espazio bat sortu genuen non aholku eta praktika hezitzaile ezberdinak batzen ziren.

Publizitate Kanpaina, Komunikazio Estrategia, Marketin Zuzena

2016