ESCUELA CMYK
ILUSTRAZIOAN ESPEZIALIZATUTAKO FORMAKUNTZA ZENTRO BATEN TRANSFORMAZIO DIGITALA
Erronka Ilustrazio formakuntza zentro baten presentzia digitala bultzatu eta finkatzea.
Escuela CMYK ilustrazioan espezializatutako Bilboko formakuntza zentro bat da, bere presentzia digitala sendotu behar zuena. Pausoz pauso martxan jarri genuen marketing digitaleko estrategia integrala garatu dugu, epe ertain eta luzerako definituriko helburuak lortzeko.
Konponbidea Marka estrategiaren definizioa eta marketing digitalerako planaren garapena.
Branding hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, Escuela CMYK formakuntza zentro berezi eta berritzaile bezala komunikatzeko balioak, atributuak eta marka esentzia definitu ditugu, bere ikasleen motibazioan eta hazkunde profesionalean oinarrituta.
“Zure talentua, gure erronka” lelo nagusia sortu dugu, marka nortasun semantikoaren ardatz gisa, Escuela CMYK-ren filosofia laburbiltzen duena.
Markaren unibertso grafiko bakarra eta original bat diseinatu dugu, Escuela CMYK-ren kolore korporatiboak abiapuntutzat hartuta, merkatuan bereizten dituen identitate bisual malgu bat sortuz, eta etengabe garatzen eta hobetzen ari den ingurune digital batean markaren esentzia transmititzeko gai dena.