EUSKAL SELEKZIOA

HERRI BATEN EMOZIOA ETA SENTIMENDUA ISLATZEKO KANPAINA

 

Erronka Euskal Selekzioak sortzen dituen bizipenak, pasioa eta ilusioa, berpiztea.

Euskal Selekzioa 1930. urtean sortu zen. Ordutik hona, kirol ibildide luzea eta oparoa izan du, nazioarteko talde esanguratsuekin lehiatu da. Goi mailako jokalariek selekzioaren kamixeta jantzi izan dute. Euskadiko Futbol Federakundea gurekin harremanetan jarri zen Costa Ricaren aurkako partiduaren zabalpena egiteko, eta horrekin batera, publizitate eta komunikazio estrategikoa lotzen dituen kanpaina bideratzeko asmoz.

 

Ideia berritzailea Kanpaina emozionala eta parte hartzailea sortu dugu.

Euskal Selekzioa ulertzeko modu ugari daude, herri bat ordezkatzen duen kirol taldea denez, jarrera eta sentimendu anitzak sortzen duen marka da. Horregatik, publizitate kanpainaren protagonistak euskal gizartearen alor ezberdinetan aritzen diren pertsonak izatea proposatu dugu.

Sentimendu bateratuaren indarra.

Kanpainaren helburu nagusia Euskal Selekzioak duen energia eta potentziala erakustea izan da. #BatzenGaituelako lemapean, ekintza ezberdinak eta originalak diseinatu eta garatu ditugu.

2020ko azaroan Eibarko Ipurua zelaian ospatu den Euskal Selekzioa – Costa Rica partidua komunikatu eta zabaltzeko, unibertso grafiko berria landu dugu.

Branded Content eta Social Media Marketing estrategia.

Edukien marketina edo Branded Content estrategia garatu dugu, ikus-entzunezko pieza erakargarriak eta bereziak prestatuz. Hauetan, kirol eta kultur arloko eragile ezberdinek parte hartu dute.

Jon Maia bertsolariak, Zumaiatik itsasora begira, Euskal Selekzioaren aldeko aldarria bertsotan kantatu du. Nahikari Garcia eta Ainhoa Tirapu futbolariek selekzioarekin jokatutako partiduetan gertatutako oroitzapen bizi-biziak azaldu dituzte.

Joseba Iraragorri, Jose Irararagorri selekzioko kapitainaren semea, aspaldiko garaietako kontakizunak azaltzen aritu da. Bere aitaren bizipenak eta istorioak gogoratu ditu, gerrako gertaerak eta nazioarteko birak, besteak beste.

#BatzenGaituelako spot ofiziala.

“Zer da zuretzat Euskal Selekzioa?” galdera bota diegu deialdian parte hartu duten jokalariei. Haien erantzun zintzo eta zuzenak bideoan jaso eta sare sozialetan ziztu bizian zabaldu dira.

Asier Villalibre (Athletic Club de Bilbao), Aihen Muñoz (Real Sociedad), Oier Sanjurjo (Osasuna), Martin Aguirregabiria (Alaves) eta Anaitz Arbilla (Eibar) jokalariek spot-aren grabaketan parte hartu dute.

Emaitza: komunitate zabalaren babesa sare sozialetan.

“Batzen Gaituelako” kanpainak, sare sozialetan, euskal gizartearen babesa eta parte hartzea jaso du. Hala erakusten dute, lortu diren emaitz kuantitatibo eta kualitatibo aipagarriak. Aste batean, 150.000 erreproduziotik gora.

Era berean, kirol eta kultur sektoreetan pertsona esanguratsuen partaidetza eta laguntza izan dugu. Euskal selekzioaren aldeko mezuak zabaldu dituzte #BatzenGaituelako traolarekin batera.

Euskadiko Futbol Federakundearen profil eta orrialdeetan jarraitzaileen kopurua bikoiztu egin da. Halaber, komunikabideetan edukiek zabalkunde nabarmena lortu dute.

Kanpainaren izaera positiboa, modernoa eta bizia izan da. Target edo publiko gazteago batengana gerturatuz eta testuinguru digitalean nabarmenduz.