EUSKO JAURLARITZA – Komunikazio estrategikoa

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta hizkuntz politika sailarentzat publizitatea eta komunikazio estrategikoa lotzen dituzten kanpainak pentsatu, sortu eta kudeatu ditugu. Kultur eragile ezberdinekin eraginkortasuna eta elkarlana sustatzen, publizitatea, komunikazioa eta marketing digitala uztartzen dituzten kanpaina originalak eta ezberdinak garatu ditugu.

Publizitate kanpaina: “Dena hasten da liburudendan”

Lankidetzan egindako publizitate kanpaina diseinatu, garatu eta sustatu genuen, kultura sektoreko hainbat erakunde eta eragileren interesak bateratzeko. Helburu nagusia gizarteari liburu-dendetara itzultzeko gonbidapen irekia egitea zen. Ikuspuntu positibo eta hurbil batetik, liburu saltzaileei aurpegia jartzen diegu proiektuaren arima gisa.

Spot publizitario bat sortu genuen non protagonistek liburu baten lehen estrofa irakurtzen duten, istorio oso bati bide ematen dion elementu bezala. Emaitza publizitate kanpaina emozional eta hurbila da, lehen pertsonan, literaturarekiko ilusioa eta maitasuna transmititzea lortu duena euskal autore, argitaletxe, elkarte eta erakundeen inplikazioarekin.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2020

Publizitate kanpaina: “Zaindu Kultura”

Covid-19 birusak ekarri zuen egoera bereziaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak zenbait kultur esparruetan aritzen diren artistei eta erakundeei eskaintzen zizkien laguntzak komunikatzeko kanpaina berria sortu genuen komunikabideetan. Kanpainak bultzatzen duen pertzepzio nagusia kultura ondasun komuna, plurala eta parte-hartzaile bezala ulertzen oinarritzen da, hau da, kultura guztiona dela; eta, beraz, ezinbestekoa dela kultura eta bertan lan egiten duten pertsonak eta erakundeak zaintzea. Kanpaina komunikabide digitaletan, prentsan eta sare sozialetan zabaldu genuen.

Kontzeptu sortzailea eta kanpainako spotaren garapena burutu ditugu.

Marketing digitala, publizitate kanpaina

2020-2021

Brandina eta nortasun grafikoa: Komisario berriak

KOMISARIO BERRIAK (KBK) 2020, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa (Vitoria-Gasteiz), Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa (Donostia-San Sebastián) eta Azkuna Zentroa (Bilbao) parte hartzen duten proiektua da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak finantzatua.

Burutü-ren lantaldetik, programarako nortasun grafiko berri bat sortu genuen unibertso bisual deigarri eta oroitarazle batekin, publiko artistiko gazteari zuzendua. Horretarako, KBK akronimoa erabiltzearen aldeko apustua egin genuen, irudiak protagonismoa modu erakargarri, sinple eta orekatuan hartzen duen sistema grafiko propioarekin batera.

Branding, Estrategia, Marken aholkularitza

2020