GARAITEK – Nortasun grafikoa

Garaitek enpresa, ingeniaritza mekanikoko euskarriak eskaintzen ditu, makina erraminta, ekipamendu ondasunak, automatizazio industriala, trokelak eta fabrikatze erremintetan espezializatuta. Markaren gogoeta estrategiko batetik abiatuta, nortasun grafiko berria eta markako euskarri ezberdinak garatu genituen.

Web korporatiboa

Garaiteken web korporatibo berria diseinatu eta garatu genuen, beraien zerbitzuak era sinple eta eraginkorrean komunikatzeko asmoz. Grafika argi, erraz eta intuitiboa erabiliz landu zen, diseinu responsive eta target tekniko espezifiko bati zuzendutako edukia jorratuz.

Komunikazio estrategia, Marketing Digitala, Marketing Estrategikoa, SEO

2018

Brandina: nortasun grafikoa eta garapen korporatiboa

Garaitekek eskaintzen dituen zerbitzuen ezaugarri garrantzitsuenekin lotutako markaren nortasun grafikoa garatu genuen: prestakuntza profesional altua, zehaztasuna, fidagarritasuna eta malgutasuna. Landutako nortasun grafiko berrian tipografiak pisu eta nortasun propio handia dauka, beti ere enpresaren beharrizan eta interesetara egokituta.

Markaren sorkuntza, Marka adierazpena, Branding, Diseinu grafikoa

2018