haziak

 

HAZIAK – Komunikazio estrategia

Gernikako Haziak Euskal Lurraldearen oroitzapenak dakartza modu ezberdinetan: Gernikako arbolaren kimuekin eta gure lurraren esentzia daukan perfumearekin. Markaren nortasun bisuala eta promoziorako eta banaketarako estrategiak lantzen ditugu.

Influencers youtube Gernikako Haziak

Influencer-ekin kanpainak

Lehen sektorea eta baratzezaintzan adituak diren influencer ezberdinekin marketing digitalean oinarritutako kanpaina bulzatu dugu. Produktuak merkatuan hobeto kokatzeko eta marka ezagutarazteko online estrategia ezberdinak gauzatu ditugu.

Brandend content, Marketing digitala, Marketing birala

2018

Kanal digitalerako planteamendua

Komunikazio arloa gaurkotu eta informazioa eskuragarriago egon daiten, webgunea berrizteko proiektua garatu genuen. Modu horretan, markaren nortasun digitala ere berritu zen.

Horretarako bi argazki sesio burutu genituen leku ezberdinetan: bata kanpoan eta bestea barruan. SEO azterketa landu genuen, bezeroaren online posizionamendurako baliagarriak izan daitezkeen hitz gakoak erabiliz.

Komunikazio Estrategia, SEO

2017

web Gernikako Haziak
Influencers burutu Haziak

Instagrameko kaptazio kanpaina

Euskal Herriko ohiturak mantentzeari garrantzia ematen dioten gazteengana heltzeko, hainbat influencer-ekin kolaborazio lanak egin genituen, Zuriñe Hidalgo abeslaria, Andrea Guerrero modeloa, Ana Goitia moda blogger-a eta kazetaria eta Telmo Trenado magoarekin hain zuzen. Argazkietan Haziak perfumearekin ageri dira, beti ere inguru naturaletan, perfumearen jatorriarekin lotuta.

Komunikazio Estrategia, Marketing Digitala, Marketing Birala, Social Media

2017

“Gure lurraren esentzia”

Egindako Gabonetako kanpainan euskal ohiturak zaintzearen garrantzia laburbildu genuen. Abendutik Errege egunera arte, webgunean Gabonetako informazioa batu genuen, sare sozialak salmenta puntu bezala aktibatu genituen eta promozio bideo bat garatu genuen. Spot honetan, markarekin lotuta dagoen Anboto mendiaren irudiak jarri genituen. Eitb-ko webgunean promozionatutako bideoa izan zen eta, honi esker, bai bideoaren zein webgunearen bisitak nabarmenki handitu ziren. Gainera, telebistan zein online euskarrietan egoteak, bideoaren presentzia hobetu zuen.

Publizitate kanpaina, Marketing Digitala, Social Media Ads

2016

haziak spot
Gernikako_Haziak_perfumes

Haziak lurrinaren merkaturatzea

Perfumea sortu genuen eta lurrin-boteen packaginaren diseinua garatu genuen. Diseinua egiterako orduan, “Gure lurraren esentzia”-ren sinbolo den haritza erabili zen eta kolore bereizgarriak erabili ziren. Produktuaren aurkezpena hiru formatu ezberdinetan garatu genuen: mikado estiloko etxerako potea, beirazko potea oparitzeko modukoa eta txikiagoa den pote bat edonora eramateko.

Dendetako distribuzio komertziala eta inguru digitaleko promozioa egiteko euskarri ezberdinen diseinua garatu genuen.

Lurrinaren merkaturatzeak negozioen hazkundean lagundu zezan, publicity kanpaina bat garatu genuen non helburu nagusiena EAE-ko komunikabide orokorretan agertzea izan zen.

Marka adierazpena, Packaging, Publicity-a.

2015