HEZKUNTZA MARKETINA – IKA EUSKALTEGIAK

PUBLIZITATE ETA MATRIKULAZIO KANPAINA

 

Erronka Publizitate-kanpaina desberdina eta bizia sortzea 2022-2023 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko

IKA Euskaltegiak erronka bat proposatu zigun: publizitate-estilo berri bat garatzea markaren nabaritasuna indartzeko eta matrikulazio-etapa desberdinetan ikasleak erakartzea bultzatzeko. Talde-lana eta zuzendaritza-eta komunikazio-taldeen arteko koordinazioa funtsezkoak izan dira aurretik zehaztutako helburuak lortzeko eta betetzeko.

 

Soluzioa Publizitate kanpaina integral eta nabaritasun handikoa sortzea

IKA Euskaltegiak gaur egun Araban, Nafarroan eta Errioxan kokatutako euskaltegi-sare batek osatzen du, Gasteizen kokatutakoak erreferentziazko zentroak direlarik. Kanpaina egiteko, horien guztien beharrak eta errealitateak hartu ditugu kontuan, baita xede-talde guztiak ere.

Helburua xede-taldeengan eragin zuzena izango duen kanpaina bat sortzea izan da, marka sustatzeko eta indartzeko, baita 2022/2023 ikasturteko matrikulazio prozesua ere.

Ideia sortzailea: Euskara zuri deika / El euskera te está llamando

Eguneroko keinu proaktibo batetik abiatzen gara: dei bat. “Euskara zuri deIKA – El euskera te está llamando” hitz-jokoa sortu genuen publizitateko claim-a sortzeko. Jendea euskarara hurbiltzera eta prestakuntza-prozesua hastera edo jarraitzera gonbidatzen dituen ekintzarako deia deskribatzen du.

Kanpaina global bat garatu genuen Gasteizen, hainbat komunikazio-euskarrirekin, matrikulazio-prozesuaren etapa guztietarako: spot-a, kanpo-publizitatea autobusetan, markesinetan eta hiri-altzarietan, txertatzeak hedabide idatzietan eta digitaletan, irratiko kuñak, Social Media estrategia, totebag, kartelak, diptikoak eta karpetak.

Iraila eta urrian zehar IKA Euskaltegietarako egindako publizitate kanpainak presentzia nabarmena izan du Gasteizko kaleetan.

Ikus-entzunezko edukia – Spot

Kanpainaren kontzeptu estrategikotik abiatuta, spot urbano, moderno eta dinamikoa garatu genuen. Hiriarekiko identifikazioa (place branding) modu arin eta eraginkorrean bultzatzeko eta ekintzarako deia edo call to action-a ikusarazteko sortutako ikus-entzunezko pieza.

Markaren nortasun korporatiboa ahaztu gabe, eta ikus-entzunezkoen arloko egungo joerei jarraituz, trantsizio dinamiko eta arinak egin genituen Arabako hiriburuko kokaleku desberdinen artean.

Emaitza – Arrakasta komunikazioan, publizitatean eta matrikulazioan

Kanpainak aldaketa ekarri du IKA Euskaltegien komunikazio eta publizitate estiloan, eta aurretik zehaztutako matrikulazio datuak nabarmen hobetzea lortu da, baita Gasteizko kaleetan nabaritasun nabarmena izatea ere.