IN-komunikazioa – Nortasun grafikoa

IN-komunikazioa ekitaldien antolaketan eta komunikazioan lan egiten duen agentzia da. Agurne Anasagastiren eta Xabier Fernandezen eskutik, proiektua markaren gogoeta estrategiko batekin hasi genuen. Horri esker, nortasun grafikoa, euskarri desberdinak eta markaren adierazpen anitzak garatu genituen, gerora, web korporatiboa egiteko.

Web korporatiboaren sorrera

Agentziaren webgunea diseinatu eta garatu dugu IN-komunikazioaren presentzia digital profesionala eta eraginkorra islatzeko helburuarekin. Enpresaren ezaugarriak eta baloreak aintzat hartuta, diseinu responsive eta xumea duen webgunearekin plazaratzen da IN-komunikazioa.

Komunikazio estrategia, Branding Digitala, Marketing Estrategikoa, SEO

2019

Brandina: nortasun grafikoa eta garapen korporatiboa

Enpresaren adierazgarri diren baloreak batzen dituen nortasun grafikoa garatu dugu: profesionaltasuna, esperientzia, gertutasuna eta berrikuntza dira enpresaren balore bereizgarriak eta horien adierazgarria den nortasun grafikoa garatu dugu. Halaber, markan islatu ditugu enpresaren gakoa diren ikuspegi globala eta bertakotasuna.

Markaren sorkuntza, Marka adierazpena, Brandina, Diseinu grafikoa

2019