Lea-Artibai

 

LEA ARTIBAI IKASTETXEA – Komunikazio estrategikoa

Lea Artibai Ikastetxea Markina-Xemeinen (Bizkaia) dagoen Lanbide Heziketa zentroa da. 2012 urtetik marka eta kaptazio kanpainak lantzen aritu gara, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitate masterreko ikasleei begira. Horretaz gain, ekintzak eta ekitaldiak ere proposatzen ditugu urteko kaptazio proiektuen sostengu gisa.

Ilusio ponpak

Ilusio Ponpak ekitaldiaren antolaketan eta planteamendu estrategikoan kolaboratzen dugu. Urtero antolatzen den ekitaldia da eta honen bidez krisi garaiari jarrera positiboarekin aurre egitearen garrantzia azpimarratu nahi da. Jardunaldietan hizlari ezberdinek hartzen dute parte. Beraien erantzukizun profesionala eta esperientzia pertsonala oinarritzat hartuta, motibazioa eta positibotasunaren inguruan hitz egiten dute. Anne Igartiburu, Elsa Punset edo Victor Küppers bezalako hizlariak izan dira balio horiek transmititzearen arduradunak.

Marketing Estrategia, Ekitaldien Antolaketa

PROIEKTU JARRAIAK

Ilusio ponpak Lea Artibai
Lan Azoka Lea Artibai

Lan Azoka

Bi urterik behin antolatzen den ekitaldia da eta bertara zentroak eskaintzen dituen titulazioetan erreferente diren enpresak hurbiltzen dira. Ikasleria eta langabetuak standetan banatzen dira, hurbildutako profesionalek beraien gaitasunak ezagutu eta lana eskaini ahal izateko. Ekitaldiaren alde grafikoaz arduratzen gara: prentsa, kartelak, seinaletika.

Ekitaldien Antolaketa, Diseinu Grafikoa

PROIEKTU JARRAIAK

 

Guk Lea Artibai!

“Guk Lea Artibai!” eslogana landu genuen eta, ikasle eta irakasleak protagonista izanda, spot bat garatu genuen. Bideo honen helburuak heziketa-eskaintza plazaratzea eta matrikulazioa indartzea izan ziren.

Marketing Estrategia, Publizitate Spota

2016

Guk Lea Artibai burutu
Lehen job lab Lea Artibai

Lehen Job Lab

Lehen Job Lab proiektua grafikoki kontzeptualizatu genuen. Europako Gizarte Funtsak finantziatuta, graduatu berri diren ikasleen enplegagarritasuna hobetzea bilatzen du. Zeharkako konpetentziaren garapenari buruzko ikastaroa jasotzen dute bertaratutakoek.

Marketing Estrategia, Publizitate Spota

2016

Laiklik

Argazkilaritza txapelketa martxan jartzeko asmoz, instagram erabiltzea proposatu genuen. Hilero, gai bat proposatzen zen zentroko jarraitzaileek berain argazki kreatiboak publikatzeko asmoz. Irabazleak power banka jasotzen zuen opari gisa eta beraien lana Lea Artibai Ikastetxean erakusten zen gainontzeko irabazleen lanekin batera.

Social Media Estrategia, Online Marketing

2015

LAIKLIK Lea Artibai
Segways-Lea-Artibai-Ikastexea

Kaleko Marketin teknologikoa

Bezeroak teknologiari ematen dion garrantzia aprobetxatuta, kaleko marketin ekintza bat egitea proposatu genuen. Helburua, ikasle potentzialen arreta lortzea izan zen eta ekintza honen bitartez, urtero egiten diren ate-irekietara hurbilaraztea lortu zen non hezkuntza-eskaintza baloratuko zuten. Hau guztia, auto elektrikoen bitartez egin zen eta Durangaldea eta Busturialdeako herrietatik ibili ziren.

Komunikazio estrategia, Kaleko Marketing

2013

Euskarri korporatiboak

LAI telebista izeneko telebista kate korporatiboa sortu genuen; edukia, elkarrizketak edota albisteak elkarbanatzeko proposamen berezia. Horretaz gain, Zuontzat Lai aldizkarirako edukiaren sorreran ere lan egin genuen. Lea Artibai Ikastetxeko albisterik deigarrienak publikatzen ziren bertan eta ikasturtean zehar bi ale publikatzen ziren.

Komunikazio Estrategia, Kaleko Marketing

2013

Lea Artibai Ikastetxea Telebista
Etorkizuna eraikiz Lea Artibai Ikastextea burutu

Komunikazio plana

Brandineko hausnarketa planteatu eta komunikazio plana hasi genuen, honen helburua xede taldearen interesak eta joera ezagutzea zelarik. Horretarako ikerketa teknika desberdinak erabili ziren, bezeroak zehaztutako interes taldeen iritziak biltzeko. Ikasle, ikasle ohi, irakasle, guraso, enpresa arduradunek… focus group batzuetan parte hartu zuten, proiektu honetarako landutako galdetegiari erantzunaz. “Etorkizuna eraikiz” leloa sortu zen guzti honetatik ateratako diagnostikotik.

Branding, Komunikazio Estrategikoa

2012