PUBLIZITATE KANPAINA – URA

PUBLIZITATE KANPAINA – URA

NIK HITZEMATEN DUT. Y TÚ, ¿TE COMPROMETES?

 

Erronka Ingurumenaren kontserbazioari buruz, eta, bereziki, uraren etorkizunari buruz sentsibilizatzea.

URA Uraren Euskal Agentziak ingurumena kontserbatzearen garrantziari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat garatzeko erronka planteatu zigun, ura eta honi ematen dizkiogun erabilerak abiapuntutzat hartuta. Talde-lana eta ilusioa izan dira komunikazio-kanpaina eta publizitateko estrategia integral hau, online zein offline, arrakastaz gauzatzeko gakoak.

 

Idea berritzailea Nik hitzematen dut. Y tú, ¿te comprometes?

Herritarrak ingurumena zaintzeko gogoeta egitera gonbidatzen dituen kontzeptu estrategiko oso bat garatu genuen. Konpromiso hori gizarte osoarena da, baina pertsona bakoitzaren ekintzekin hasten da. Uraren babesaren garrantzia transmititzeko, markaren balioak transmititzen dituen unibertso grafiko bat landu genuen, manifestu argi eta zuzen batekin batera.

Maialen Chourraut eta Aritz Aranburu izan ziren kanpainaren protagonistak. Biek, piraguista eta surflari, oso ondo ezagutzen dute gure ibaiak eta itsasoak zaintzearen garrantzia, eta, beraz, kanpainari tonu errealista ematea lortu genuen.

Komunikazio estrategia: marketing digitala eta branded content

Marketin digitaleko, branded content eta inbound marketineko praktiketan oinarritutako komunikazio estrategiak landu eta diseinatu genituen.

Manifestua URAren sare sozial korporatiboen bidez zabaldu genuen, aurretik diseinatutako eduki-estrategia batean oinarrituta. Kanpainak hilabeteko iraupena izan zuen eta lau aste horietan nabarmen egin zuten gora webguneko bisitek.

Gainera, kanpainaren estrategia barruan, Ivoox edo Spotify bezalako plataformak integratu genituen, kanpainaren manifestua zabaltzeko eta, horrela, publiko zabalago batengana iristeko.

Ikus-entzunezko edukia: ingurunearen garrantzia

Mezu argia eta eraginkorra duen spot bi garatu genituen, gure lurraldea osatzen duten paraje eta txoko ikusgarrien babespean. Ikus-entzunezko pieza paregabe hauek Zarautzen eta Bidasoa inguruan grabatu genituen.

Iragarkiak hainbat euskarriren bitartez sustatu genituen biralizazioa lortzeko helburuarekin: Social Media Advertising eta Euskadiko hedabide generalista nagusien bidez, hurrenez hurren.

Kanpo-publizitatea: kanpaina metroan eta tamaina handiko euskarrietan

Gainera, iragarkien sormena kanpo-publizitateko euskarri desberdinetara egokitu genuen (metroa, tranbia, mupi interaktiboak eta autobusa) Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko hirietan: “Nik hitzematen dut. Y tú, ¿te comprometes?”.

 

Emaitza: “Nik hitzematen dut. Y tú, ¿te comprometes?” kanpainaren komunikazio- eta publizitate- arrakasta.

Kanpainaren arrakasta, honen inpaktuan eta ikusgarritasunean oinarritu da, bai online bai offline. Kanpainak ikusgarritasun handia izan du, landutako estrategiari eta ekimen hau sustatzeko hautatutako publizitate-euskarriei esker.

Argitaratutako iragarkiek 200.000 ikustaldi baino gehiago izan zituzten, eta erreferentziazko bideo bihurtu ziren Uraren Euskal Agentziaren Youtubeko kontuan. Bideo bakoitzak, batez beste, 50.000 ikustaldi lortu zituen.

Laburbilduz, kanpainak ezarritako helburuak eta ospea lortu ditu euskal geografiako hainbat tokitan, eta URAren webgunera erabiltzaileak bideratzea lortu da.