Puntu-eus

 

PUNTU EUS – Komunikazio integrala

Puntu Eus fundazioa, .EUS domeinuaren kontrola, administrazioa eta kudeaketaren arduraduna da. Fundazioa euskara bidezko maila batean kokatu eta normalizazio prozesuan laguntzeaz konprometitzen da. Publizitate kanpaina ezberdinak sortu genituen, .EUS domeinuaren promozioa bultzatzeko.

Lehen hitza

“Lehen Hitza” kanpainaren publizitate eta komunikazio planteamendua garatu genuen. Beste erakunde batzuekin batera, euskal-internautei hizkuntza ohiturak aldatzeko proposamena helarazi genien, euskarak sarean duen presentzia sendotzeko asmoz.

Brandina, Diseinua, Komunikazioa Estrategia, Marketin Birala, Social Media

2017

Puntu eus lehen hitza
prensa_faldon_puntu eus

Gu Interneten puntu eus gara

Puntu eus domeinua 6.000 enpresa eta erakundek erabiltzen zutela ospatzeko arrazoiarekin, fundazioak egun dituen bezeroen testigantzak batzen zituen kanpaina bat garatu genuen.

Sormena, Komunikazio Estrategiak, Social Media, Hedabideen Kudeaketa

2016

Sekulako puntua

Euskal eremuko kirolariak, artistak eta bestelako ospetsuekin burutu genuen kanpaina hau, domeinu digitalaren nortasuna modu ezberdin batean sustatzeko. Euskal Herrian txirrindularitzarekiko eta futbolarekiko dagoen afizioa kontutan izanda, Euskal Herriko Itzulia, Emakumeen Bira eta SD Eibar futbol taldearekin lan egin genuen kasu honetan, non kanpainaren elementuarekin batera argazkiak atera zituzten.

Sormena, Komunikazio Estrategiak, Social Media, Publicity-a

2016

burutu_sekulakopuntua_puntueus
burutu_5000baietz_puntueus

5000 baietz!

Puntu eus domeinua 5.000 baino gehiago izateko apustua egiten zuen kanpaina garatu genuen, non jasotako online eta offline emaitzak oso positiboak izan ziren.

Sormena, Komunikazio Estrategiak, Social Media, Hedabideen Kudeaketa

2015