Udal-Euskaltegiak

 

UDAL EUSKALTEGIAK – Publizitatea eta sormena

Udal Euskaltegien sarearentzat sormen lanak eta publizitate kanpainak gauzatzen ditugu. Digitalizazioa eta marketing biralaren alde egin izan dugu, eduki originalak eta ezberdinak lortzeko asmoarekin.

“Euskaraz, zabaldu aukerak” matrikulazio kanpaina

Bosgarren urtez jarraian, 32 udal euskaltegien kanpaina bateratua planteatu eta gauzatu dugu. Aurten “Euskaraz, zabaldu aukerak” leloa sortu dugu, protagonista bakoitzari gure hizkuntzak egoera ezberdinetan zabaltzen dizkion aukerak erakustea helburu izan dugula.

Aurten ildo grafiko modernoaren eta kolore bizien aldeko apustua egin dugu, euskararen komunitateak ematen digun zabalkuntza hori islatzen duen tipografian oinarrituta.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2021

Matrikulazio kanpaina: Zure bizitza, Euskarazi

Laugarren urtez, 32 euskaltegien kanpaina bateratua berriztu dugu. Aurten kanpainaren slogana “Zure bizitza, Euskarazi” izan da, egunero gure hizkuntzan egiten ditugun ekintza arruntak agerian jartzeko asmoz.

Kolore korporatiboak erabiliz, euskararen komunitatea sortzen duten zenbait pertsonaien ilustrazioa erabiltzeko apustua egin dugu linea grafikoa sortzeko orduan.

Publizitate kanpaina, Sormena, Marketing Zuzena

2020

Udal Euskaltegiak: Euskararekin Match!

Udal euskaltegien kaptazio kanpaina berri honetan “Euskararekin match” eslogana sortu dugu. Euskara ikastean komunitate oso batekin konektatzen zara eta esperientza berri honek bizipen ezberdinak eta bereziak ezagutzeko aukera emango dizu. Euskararekin “match” egitean bizi guztirako konexioa lortuko duzu.

Publizitate kanpaina honen esentzian euskara ikastearen esperientzia modu positiboan eta erakargarrian adierazi nahi izan dugu, horretarako gaur egun normaltasun osoz sare sozialetan erabiltzen diren hitzak eta maileguak erabili ditugu.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2019

Udako ikastaroen matrikulazio kanpaina

Udako denboraldiko ikastaroen eskaintza dela eta, aurreko kanpainaren egokitzapena egin genuen udara begira, etorkizuneko ikasleak matrikulatzera bultzatzeko asmoz. Kontzeptu berdina erabilita, udari erreferentzia egiten dioten elementuak aukeratu eta kanpainaren proposamenera egokitu genuen. Kartel, esku-orri eta ikasketa materialaren ber-diseinua egin genuen.

Publizitate kanpaina, Sormena, Marketing Zuzena

2019

Aspaldiko Udal Euskaltegiak burutu

Aspaldiko

32 udal euskaltegien kaptazio kanpaina bateratua burutu genuen. “Aspaldiko! Euskara berriro zure bizitzan” eslogana eta grafika dinamiko, koloretsu eta ausartarekin, noizbait euskararekin harremana izan duten pertsonak bereganatzea zen helburua (haurtzaroan, hezkuntzan, lagunartean, etab). Modu horretan, euskararekiko harreman hori berreskuratzeko motibazioak aurkitzera bultzatu nahi genituen.

Sentimenduzko kutsua daukan kanpaina, publizitate diskurtso erraz, positibo eta hurbilekoarekin.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2018

Sormenezko proposamenaren moldaketa udako kanpainari

Udako denboraldiko ikastaroen eskaintza dela eta, aurreko kanpainaren egokitzapena egin genuen udara begira, etorkizuneko ikasleak matrikulatzera bultzatzeko asmoz. Kontzeptu berdina erabilita, udari erreferentzia egiten dioten elementuak aukeratu eta kanpainaren proposamenera egokitu genuen. Kartel, esku-orri eta ikasketa materialaren ber-diseinua egin genuen.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2018

Ongi etorri euskarara uda_burutu
Ongi-etorri-euskarara_-burutu

Ongi etorri euskarara

2017/18 ikasturte hasierarako ikasleen kaptazio kanpaina planteatu eta burutu genuen. Sormenezko ideiaren kontzeptualizazioak, “Ongi etorri euskarara – Bienvenido al euskera”, euskal hiztunak ez diren herritarrak euskarara hurbiltzera gonbidatzen ditu. Spotaren sorreraz gain, elementu fisiko eta digitalak ere sortu genituen: merchandisineko elementuak, kartelak, ikasleentzako material korporatiboa eta webguneetarako moldaketa banner bidez.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2017