Udal-Euskaltegiak

 

UDAL EUSKALTEGIAK – Publizitatea

Udal Euskaltegiak EAE-ko 38 euskaltegi batzen dituen sare bat da. Udalerri bakoitzak dituen heziketa helburuei moldatu eta ekiteko asmoarekin, Udal Euskaltegiek helduen arteko euskara alfabetizazioan egiten dute lan. Gure lana, identifikatutako xede-taldearen matrikulazio kopurua sustatzea da.

Udako ikastaroen matrikulazio kanpaina

Udako denboraldiko ikastaroen eskaintza dela eta, aurreko kanpainaren egokitzapena egin genuen udara begira, etorkizuneko ikasleak matrikulatzera bultzatzeko asmoz. Kontzeptu berdina erabilita, udari erreferentzia egiten dioten elementuak aukeratu eta kanpainaren proposamenera egokitu genuen. Kartel, esku-orri eta ikasketa materialaren ber-diseinua egin genuen.

Publizitate kanpaina, Sormena, Marketing Zuzena

2019

Aspaldiko Udal Euskaltegiak burutu

Aspaldiko

32 udal euskaltegien kaptazio kanpaina bateratua burutu genuen. “Aspaldiko! Euskara berriro zure bizitzan” eslogana eta grafika dinamiko, koloretsu eta ausartarekin, noizbait euskararekin harremana izan duten pertsonak bereganatzea zen helburua (haurtzaroan, hezkuntzan, lagunartean, etab). Modu horretan, euskararekiko harreman hori berreskuratzeko motibazioak aurkitzera bultzatu nahi genituen.

Sentimenduzko kutsua daukan kanpaina, publizitate diskurtso erraz, positibo eta hurbilekoarekin.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2018

Sormenezko proposamenaren moldaketa udako kanpainari

Udako denboraldiko ikastaroen eskaintza dela eta, aurreko kanpainaren egokitzapena egin genuen udara begira, etorkizuneko ikasleak matrikulatzera bultzatzeko asmoz. Kontzeptu berdina erabilita, udari erreferentzia egiten dioten elementuak aukeratu eta kanpainaren proposamenera egokitu genuen. Kartel, esku-orri eta ikasketa materialaren ber-diseinua egin genuen.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2018

Ongi etorri euskarara uda_burutu
Ongi-etorri-euskarara_-burutu

Ongi etorri euskarara

2017/18 ikasturte hasierarako ikasleen kaptazio kanpaina planteatu eta burutu genuen. Sormenezko ideiaren kontzeptualizazioak, “Ongi etorri euskarara – Bienvenido al euskera”, euskal hiztunak ez diren herritarrak euskarara hurbiltzera gonbidatzen ditu. Spotaren sorreraz gain, elementu fisiko eta digitalak ere sortu genituen: merchandisineko elementuak, kartelak, ikasleentzako material korporatiboa eta webguneetarako moldaketa banner bidez.

Publizitate Kanpaina, Sormena, Diseinua, Spota

2017