Ikus-entzunezko eduki original eta ezberdinak. Komunikazio eraginkorra.
Era askotako ikus-entzunezko piezak bururatu, kudeatu eta sortzen ditugu, ideia kreatiboa eta honen garapen artistikoa gailenduz.
Era askotako ikus-entzunezko piezak bururatu, kudeatu eta sortzen ditugu, ideia kreatiboa eta honen garapen artistikoa gailenduz.
“Dena hasten da liburudendan” Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarentzat egindako publizitate kanpainarako iragarki hau sortu dugu, kanpaina honen helburu nagusia gizartea liburu dendetara itzultzera gonbidatzea delarik.
Hemen ikus dezakezue 2020/2021 ikasturterako Udal Euskaltegien kanpainarako gauzatu dugun iragarkia. #ZureBizitzaEuskarazi leloarekin, gure hizkuntzan bizi ditugun eguneroko ekintzei ikusgarritasuna eman nahi genien.
2020ko Museoen Nazioarteko Eguna oso egoera berezian ospatu da, konfinamenduan. Bizkaiko museoentzat proiektu ezberdina eta originala eratu dugu: Museoen Eguna, erakusketa digital bateratua.
Uraren Euskal Agentziarentzako gabonak zoriontzeko bideo original eta ezberdin baten lanketa burutu dugu. Musika eta naturaren arteko lotura artistiko aparta.
Beste urte batez, euskararen transmisioa sustatzen duen Eman Giltza proiekturako ikus-entzunezko berria burutu dugu Gaizka Garitanorekin, Reyes Pradosekin eta Korrontzirekin batera.
2019/2020 ikasturteko Bihotz Gaztea Ikastolaren kanpaina gauzatu genuen eta, bertatik, bideo hau landu dugu. Bertan, ikasle ezberdinek Santurtziko kaleak bizitzaz betetzen dituzte, ikastola “bizi-bizia” dela azpimarratuz.
#AitzindariakLH lelopean, lanbide teknikoak emakumeei ezagutzera emateko kanpaina gauzatu genuen.
Lanbide Heziketaren 25.urteurrenean landu genuen bideo honetan, enpresa eta zentroen ikuspuntuak batu genituen. Helburua, urte luze hauetan egindako lana azpimarratzea zen.
Gabonak zoriontzeko ikus-entzunezko pieza berezia dugu hau. “Gabon gaua” kanta aukeratu genuen eta, Nerea Alberdi konpositorearen moldaketekin, Otzarretako pagadian murgildu ginen grabaketa egiten. Ikusi eta gozatu.
Mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.
Bideo honen sormena eta diseinua landu genuen non Ormazabalek dituen energia-sare ezberdinen konponbideak aurkeztu genituen.
Amezti Autoeskolaren bideo promozionala.
Gernikako Haziak perfumeak produktua EiTBn promozionatzeko egindako spot-a.
Bertatik Bertara proiektuarentzako ekoiztutako bideoa. Honen helburua umeek baserrietako produktuak baloratzen ikastea da.
Euskadin erosketa eta kontratazio publiko berdeak duen egoera lantzen duen bideoa, Ihoberentzako egina.