LETRA PLATINUM 2025 Saria Burutü agentziarentzat

LETRA PLATINUM 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentzian IKA Euskaltegietarako garatu dugun “Entrena tu euskera!” kanpainak, Letra Platinum 2025 Saria jaso du irudi aplikazio onenaren kategorian, komunikazioaren eta marketinaren sektoreko saririk ospetsuenetako bat.

Sari honek balioan jartzen du helburu argi batekin jaio zen kanpaina: IKA Euskaltegietan matrikulazioa sustatzea, publiko berriekin konektatzeko gai den proposamen sortzaile baten bidez, eta euskararen ikaskuntzaren irudi hurbila, gaurkoa eta erakargarria helaraztea.

Veredictas-ek antolatzen dituen Letra Sariak komunikazioaren, errotulazioaren, branding aplikatuaren eta kanpo-publizitatearen bikaintasunaren aitorpen handienetakoak dira. Urtero, estatu eta nazioartean garatutako proiektu onenak bereizten ditu.

Mila esker IKA Euskaltegiak, beste behin ere gure taldearengan konfiantza izateagatik eta Letra Sarien epaimahaiari egindako lana eskertzeagatik.

Selección Anuaria saria Bartzelonan Burutü agentziarentzat

Selección Anuaria saria Bartzelonan Burutü agentziarentzat

Burutü agentzian Bartzelonako Selección ANUARIA 2025 saria jaso dugu. IKA Euskaltegiarentzat garatutako “Entrena tu euskera” kanpaina integralagatik irabazi dugu, publizitate komertzialeko kanpaina onenaren kategorian.

Sari hau oso pozgarria da lantalde osoarentzat, Anuaria Sariak diseinu grafikoaren, komunikazioaren eta sormenaren erreferente gisa finkatu baitira. Urtero, publizitatearen hainbat diziplinatan balio estrategikoa eskaintzen duten proiektuak nabarmentzen dira.

Kontzeptu indartsu batean oinarritu genuen publizitate-kanpaina: euskara ikastea entrenatzea bezala da. Kirolak  praktika eta motibazioa eskatzen dituen bezala, hizkuntza bat ikastea ere egunez egun lantzea da.

Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu IKA Euskaltegiari konfiantza, lankidetza eta pasio partekatuagatik. Sari hau ere zuena da. Eta eskerrik asko Veredictas-eko epaimahaiari hemendik mundura garatu dugun proiektua baloratzeagatik.