Publifestival 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Publifestival 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Publifestival 2025 Saria jaso izanagatik, Publizitate Kanpainako Berrikuntza Onenaren kategorian sarituak izateagatik Publizitatearen Nazioarteko Jaialdian.

Saria Zornotzako Barnetegirako garatu dugun publizitate kanpaina integralari esker irabazi dugu, 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko helburuarekin sortutakoa. “Euskara betiko. Un aprendizaje para toda la vida” claim-pean, kanpaina egokitu eta malgua sortu genuen, ikuspegi berritzaile batekin, publikoarekin emozionalki konektatu duena.

Ardatz sortzailea kontzeptu oso bisual eta sinboliko baten inguruan eraiki genuen: tatuajea. Metafora hau euskara ikastea bizitza osorako markatzen zaituen esperientzia dela irudikatzeko erabili dugu.

Publfestival publizitate jaialdi garrantzitsuenetako bat da, urtero ideia sortzaileenak eta benetako eragin soziala dutenak saritzen dituena. Eskerrik asko gure esfortsu eta sormena balioan jartzeagatik.

GOLD BRANDOR MEDAL 2025 Saria Burutü agentziarentzat

GOLD BRANDOR MEDAL 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Brandor urrezko domina jaso izanagatik. Saria Red de Pueblos del Surf-entzat garatutako markagintzako hausnarketa estrategikotik abiatutako marka-esloganari esker lortu dugu.

Komunikazioko hausnarketa estrategikoa garatu ondoren, nortasun semantiko eta grafiko moderno berri bat garatu genuen, marka merkatuan nabarmenduz. Etengabeko aldaketa, energia kolektiboa eta surfaren indar geldiezina sinbolizatzen duen “Compartimos la ola” taglinea sortuz.

Surfaren turismoa modu jasangarrian kudeatzeko elkarlaneko plataforma bat, Ferrol Eskualdeko Concellos Mankomunitateko Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria) eta Getxo (Euskadi) udalek osatua.

BRANDOR dominak brandingaren esparruan sormenean eta estrategian nabarmentzen diren proiektuak saritzen ditu, diseinu bisualetik markaren inpaktu estrategikoraino. Eskerrik asko, Veredictas, aintzatespenagatik!

Clap Saria 2024 Burutü agentziarentzat

Clap Saria 2024 Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Clap Saria 2024 jaso izanagatik, sari Iberoamerikarra markagintza eta packaging diseinuan.

Granja Murrietarentzat garatu dugun produktuen packaging berriagatik ontzi-multzo onenaren kategorian saritu gaituzte. Packaging bakoitza markaren produktu gisa ezagutzeko aukera ematen duen ikusizko arkitektura sortuz, kohesioa galdu gabe.

Clap Saria diseinuaren eta markagintzaren arloan nazioartean aintzatespen handienetako bat da. Packaging proiektu hau bere estetika eta funtzionaltasunagatik nabarmentzen da, baina Granja Murrietaren nortasunarekin sakonki konektatzen du, merkatuan duen presentzia indartuz eta bere markaren pertzepzioa handituz.

Eskerrik asko Veredictas, Foroalfa eta Argentina, Bolivia, Kolonbia eta Mexiko bezalako herrialdeetako epaimahai iberoamerikarrari, gure ahalegin eta lanaren sari baliotsu honengatik.

Burutü New York-en saritua: Vega Awards 2024

Burutü New York-en saritua: Vega Awards 2024

Burutü agentzian New Yorkeko (AEB) Vega Saria jaso dugu IKA Euskaltegietarako garatutako “Euskara irrIKA. Aprende euskera con una sonrisa” publizitate-kanpaina integralagatik. Urrezko saria Audio & Radio Campaign kategorian.

Saritutako kanpainaren ardatza euskararen ikaskuntza esperientzia positibo gisa transmititzea izan zen, publikoarekin lotura emozional eta hurbila sortuz. Ikuspegi hori funtsezkoa izan zen IKA Euskaltegiak markaren bilakaera lortzeko, nortasun korporatiboa hezkuntza-balioekin publizitate-estrategia fresko, moderno eta koherentearekin lerrokatuz.

Vega Digital Awards sariak komunikazio eta diseinu digitalaren industrian aintzatetsitako sariak dira. Sari hauen ikuspegi nagusia mundu digitalean sormena ospatzea da.

Aurrera jarraitzen dugu inspiratzen eta inpaktua sortzen duten kanpainak sortzen jarraitzeko grinarekin. Eskerrik asko Vega Awards!

ARCAPACK Saria Burutü agentziarentzat

ARCAPACK Saria Burutü agentziarentzat

Bartzelonako Arcapack saria jaso dugu Granja Murrieta-rentzat garatutako packaging-agatik. Saria edarien packaging, botila eta etiketa onenaren kategorian jaso egin dugu.

Duela bi urte, Itziarrekin eta haren familiarekin elkarlanean hasi ginenean, jakinarazi ziguten funtsezkoa zela beren baserriko behiak produktuaren protagonistak izatea, arduraz zaintzen baituzte.

Hala, erabaki genuen markaren esentzian haiek izango zirela protagonista nagusiak, eta Murrieta MUUUUURRIETA izatera igaro zen.

Packaging berri bat garatu genuen, ikusmen-arkitekturarekin, packaging bakoitza Granja Murrietaren produktu gisa ezagutzeko aukera ematen zuena, kohesioa galdu gabe.