MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA – CONFEBASK

EUSKAL ENPRESA GARA. KONPROMISOA GARA.

Erronka: Euskal Enpresaren Konfederakuntzaren komunikazio korporatibo orokorra eta markaren proiekzioa eraldatzea.

Confebask euskal enpresarien interes orokorrak eta komunak ordezkatzen dituen erakundea da. Markagintza-azterketa estrategiko batetik abiatuta, ikuspegi berria duen marka-estrategia bat garatu dugu.

Aholkularitza estrategikoa · Markagintza

Soluzioa: markagintzaren gogoeta estrategikoa eta nortasun grafikoaren bilakaera, egungo egoera baterantz.

Markagintzako aholkularitza estrategikoa

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, Confebaskentzat bide berri bat eraiki dugu, markaren balioproposamena birdefinituz eta haren adierazpen bisuala eguneratuz.

Plan estrategikoan oinarrituz, kontzeptu sortzaile berri bat garatu dugu markarentzat, narratiba pertsonalizatua eskainiz.

Nortasun grafiko dinamikoagoa eta modernoagoa

Markaren hausnarketa estrategikoa marka-nortasun bakar eta bereizgarria sortzeko abiapuntua izan da. Urte askoren ostean, Confebaskek marka gisa eboluzionatu eta bere komunikazio-ildoak berritzeko beharra zeukan.

Nortasun grafiko berria diseinatu dugu, gama kromatiko berri batekin, tonu urdin eta berdeetan, erakundeari nabaritasun handiagoa bermatuz. Markari freskotasuna ematea eta hau espazio digitalago batera moldatzea lortu dugu.

Horrez gain, Confebask markari unibertso grafiko geometrikoa gehitu diogu, handituz doan ziri bat elementu nagusi bezala txertatuz, markaren hazkundea eta aurrerapena islatzen duelarik.

Errotulazioa eta seinaletika

Era berean, espazio fisiko eta bulegoetako errotulazioa eta seinaletika garatu ditugu, markarekin koherentea den esperientzia oso bat lortzeko.

Nortasun semantikoa, Confebasken esentziaren ahozko proiekzioa

Tonu eta diskurtso berri bati esker, komunikazio-egoera birdiseinatu dugu. “Euskal enpresa gara. Konpromisoa gara” esloganak, euskal enpresak osatzen dituen pertsona bakoitzaren inplikazioa eta lidergoarekiko eta gizartearen aurrerapenarekiko konpromisoa adierazten du.

40. urteurrena, koherentzia bisuala eta marka-potentzia

Markaren 40. urteurreneko ekitaldian beharrezkoak ziren komunikazio-euskarri guztietara egokitu genuen nortasuna bisuala, diskurtsoa eta mezu korporatiboa koherentziaz landuz. Markaren nortasun grafikoaren bilakaera bat sortu genuen ad hoc, Confebasken eredu geometriko linealari jarraituz.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu
identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu

Emaitzak

Markagintzaren hausnarketa estrategikoak Confebaskentzat komunikazio diskurtso berri bat ekarri du.

Marka indartu egin da irudi bisuala eta tonua sustatzeko, bai eta bere nortasuna agertoki modernoago batera eboluzionatzeko ere.

Tagline berriari esker, komunikazioesentzia argiagoa da eta markak transmititu nahi duen mezua hobeto iristen da publiko objektibora.