Markagintza eta marketina ostalaritza sektorean – 2021eko maiatza

Markagintza eta marketina ostalaritza sektorean – 2021eko maiatza

Ostalaritza sektorean, marka modu estrategikoan kudeatzea geroz eta garrantzi gehiago izaten ari da. Josu Bergara publizista eta markagintzan adituak Leioako Ostalaritza Eskolan eskeini duen hitzaldi honetan, gai ugari jorratu dira: negozioen izenak, marken arkitektura, marka berri baten sorrera edo bezeroen fidelizazioa, besteak beste.

Ikasleek dinamika praktikoetan parte hartu dute, eguneroko adibideak aztertu eta burutü agentzian landutako proiektu arrakastatsuak ezagutu dituzte.

 

 

2021eko maiatza

Twitch plataforma eta euskal Twitchlariak

Twitch plataforma eta euskal Twitchlariak

Zer da Twitch plataforma?

Twitch plataforma eta euskal twitchlariak ezagutzen dituzu? Twitch, transmisioak egitea ahalbidetzen duen sare soziala da. Dena den, ez da orain sorturikoa, 2011an sortu zen Youtuberekin lehiatzeko, baina ez zuen arrakasta izan 2014ra arte, hain justu, Amazonek erosi zuen arte. Hasieran, bideo-jokoak zuzenean emititzeko sortutako plataforma zen, baina, gaur egun, aldiz, denetarik aurkitu dezakegu bertan.

Gainera aipatzekoa da, mundu osoko gazteen artean gero eta garrantzitsuagoa dela aplikazio hau. Ikusteko zelako dimentsioa duen, hona hemen datu aipagarri bat: 2020ko Urtezahar gauean, mundu osoko milioi erdi lagunek plataformara konektatu eta Ibai Llanosekin, 25 urteko Bilboko gazte batekin, urte berriari ongi etorria eman zioten.

Euskaldunen artean ere garrantzia hartzen ari den sare soziala da. Horregatik, plataformari euskara hizkuntza ofiziala gisa onartzeko eskaera egiteko, azaroan, Game Erauntsia, Nebukaixo eta Arkkuso-k, #3000Twitch ekimena martxan jarri zuten. Ekimenaren helburua 3.000 boto lortzea zen, eta dagoeneko 4.339 boto ditu.

Hala ere, Twitch kanalak oraindik ez du euskara hizkuntz ofizial moduan onartu, baina, honek ez ditu Euskal Twitchlariak eteten. Badaude euskarazko edukiak egiten dituzten Euskal Twitch-lari batzuk.

Twitch plataforma eta euskal twitchlariak

  1. Nebukaixo: www.twitch.tv/nebukaixo

Nebukaixo-ren atzean, Ainhoa Azkue dago eta euskarazko zuzenekoak egiten ditu.

  1. Pubguitar: www.twitch.tv/pubguitar

Youtuben Gitarra tutorialak euskaraz egiten ditu eta Twitchen beraren inprobisazio eta musikaren gogoetak aurkitu dezakegu.

  1. ARKKUSO: www.twitch.tv/arkkuso

Iruñe Astitz Larunbe, baina sarean @arkkuso bezala ezaguna. Bere Twitch kontuan bideoetara erreakzionatzen, hitz egiten, fall guysera jolasten edota Baserria komentatzen ikusi dezakegu.

  1. Landeths: www.twitch.tv/landeths

Aritz Landeta, streamerra eta  euskaraz  bideo-jokoetan  aritzen da. Twichen Resident Evilera jolasten ikusi dezakegu eta baita edozertaz hitz egiten afaltzen dagoen bitartean.

  1. Sutan Bang: www.twitch.tv/sutanbang

Euskarazko eduki alternatibo eta anitzak kontsumitzeko sortutako kolektiboa da.  Horrela aurkezten dute haien burua: “Eduki digitalak euskaraz sortzeko elkartu garen friki kuadrilla bat gara”

  1. Suspekain_: www.twitch.tv/suspekain_

Streamerra eta euskaraz bideo-jokoetan aritzen da. Hala ere, bideo-jokoez aparte, beste eduki motak ere zuzenean transmititzen ditu.

  1. Ekintaekin: www.twitch.tv/ekintaekin

Eneko Oroz-en kanalean, bideo-jokoetara jolasten ikusi dezakegu. Normalean joko lasaietara jolasten du eta mahai jokoen bertsio digitalak atsegin ditu.

  1. Zitalko: www.twitch.tv/zitalko/

Euskal streamerra eta bideo-jokoetara jolasten du, batez ere Amnesia eta Metro 2033 bideo-jokoetara.

Burutü agentziaren lantaldeko kideok Twitch sarea aztertzen egon gara, eta a ze nolako gauzak aurkitu ditugun! Baina, guretzat pozgarriena euskarazko edukiak kontsumitzeko aukera egotea da. Pixkanaka-pixkanaka, euskara mundu osora zabaltzen gabiltza eta hori ospatzekoa da. Beraz, Euskal Twitch-lariak, eskerrik asko zuen ekarpenagatik eta segitu dezagun euskara bultzatzen. Eta zu, animatzen zara Twitch-en sartzen?