
Esperientzia, profesionaltasuna eta kudeaketarako gaitasuna

Komunikazio agentzia bezala bezero bakoitzarekin dugun konfiantzan eta hurbiltasunean oinarrituta lan egiten dugu komunikazio estrategikoko proiektuak sortzeko. Era guztietako erakundeen komunikazio korporatibo eta instituzionalean esperientzia kontrastatua dugu.
Komunikazio estrategikoaren garrantzia
Komunikazio planak diseinatu eta garatzen ditugu, etengabeko aholkularitza integrala eskainiz. Marka bakoitzaren beharretara egokitutako ekintzak planifikatu eta kudeatzen ditugu. Komunikazio estrategikoa kudeatzen dugu markagintza eta marka aholkularitzaren proiektuek eskaintzen dizkiguten ikuspegi globaletik.
Komunikazio plan bat behar duzu?

Bilatzen ari zaren komunikazio agentzia gara
Badakigu garrantzitsua dela komunikazio ekintza bakoitza neurtzea eta erreputazio korporatiboa zaintzea eta kudeatzea. Marka bakoitzaren komunikazio beharrak eta aukerak aztertzen ditugu bezeroarekin batera komunikazio prozesua lantzeko, aurretik zehaztutako jarraibide eta lehentasunak kontuan harturik.

Neurrira egindako komunikazio estrategikoko plana
Marka bakoitzaren behar eta helburuetara egokitutako komunikazio plan estrategikoak sortzen ditugu. Helburu kualitatiboak eta kuantitatiboak definitzen ditugu, egungo publikoak eta potentzialak segmentatzen ditugu, eta komunikaziorako indar-mezuak eta hazkunderako aukerak identifikatzen ditugu. Komunikazioaren helburuak urratsez urrats lortzen ditugu, proiektuetan dedikazioarekin, inplikazioarekin eta ahalegin handiarekin.

Zure komunikazioa kudeatzen dugu
Era guztietako enpresa, erakunde eta elkarte aholkatzen ditugu haien marken eta proiektuen komunikazioa kudeatzeko. Proiektuen arduradunak eta marketineko lan taldeak eta departamentuak laguntzen ditugu, ekintza eraginkorrak, errentagarriak eta originalak garatzeko.
Komunikazio estrategikoaren kasu arrakastatsuak
· Sektore industrialean komunikazio estrategikoa
· Sektore kulturalean komunikazio estrategikoa
· Komunikazio estrategikoa eta transformazio digitala
· Komunikazio estrategikoa eta markagintza
