Züre markagintza kontsultora gara

Markagintzan eta komunikazio estrategikoan

aditua den euskal agentzia

15 urtetik gorako esperientzia, 500 proiektu baino gehiago

Markagintzan eta komunikazio estrategikoan aditua den lantaldea gara, bezero bakoitzari laguntzen diona eta erronkei ilusioz eta pasioz aurre egiten diena.

Ikuskaritza- eta aholkularitza-metodologia propioak garatzen ditugu, marken komunikazio-estrategiak hobetzeko, etengabe berrituz eta erronka digitaletara egokituz. Gainera, publizitate-kanpaina originalak eta sortzaileak sortzen eta kudeatzen ditugu, betiere eraginkortasuna abiapuntutzat izanda eta emaitzetara bideratuta.

· 500 PROIEKTU BAINO GEHIAGO BATERA · 15 URTE BAINO GEHIAGOKO ESPERIENTZIA

Zure marka eraldatu behar duzu?

ALGAKIN

Markagintzako hausnarketa, aholkularitza estrategikoa, naming

RED DE PUEBLOS DEL SURF

Markagintza eta komunikazio estrategikoa.

POLITEKNIKA TXORIERRI

Hezkuntza-marketina, komunikazio estrategikoa

GURE KONPONBIDEAK EZAGUTU

Markagintza

Markaren ukipen-puntu guztiak, ibilbide historikoa eta egungo kokapena aztertzen dituen metodologia aplikatzen dugu, bezeroarekin taldea osatu eta epe luzerako marka-estrategia planifikatu ahal izateko.

Publizitate sortzailea

Ideia berritzaile eta sortzaileak garatzen ditugu hainbat esparru eta ezaugarritako produktuak eta zerbitzuak sustatzeko, publizitate-estrategia integral baten barruan.

Marketina

Zure markaren nortasun digitala eta offline presentzia kudeatzeko aholkularitza espezializatua eskaintzen dugu. Ongi definitutako, neur daitezkeen eta lor daitezkeen helburuak lortzeko estrategia digitalak egituratzen ditugu.

Komunikazio estrategikoa

Komunikazio-planak diseinatzen eta garatzen ditugu, etengabeko aholkularitza integralaren bidez. Marka bakoitzaren beharretara egokitutako ekintzak planifikatu eta kudeatzen ditugu.

Burutü konpromisoa

“Gure bezeroen arrakasta bultzatzeko aholkularitza estrategikoaren ahalmenean sinesten dugu. Marka bakoitzak istorio bat du kontatzeko, eta gure xedea komunikazio estrategikoa bultzatzea eta indartzea da.”

“Sormenaren eta berrikuntzaren kultura mantentzen saiatzen gara. Grinaz eta arduraz lan egiten dugu, desberdintasuna markatuko duten publizitate-kanpainak sortzeko.”

“Beti egin dugu gure kulturaren, gure hizkuntzaren eta gure sustraien aldeko apustua. Gure konpromisoak partaide izatearen zentzua ematen digu, eta zuzenean konektatzen gaitu marka askorekin.”

BURUTUSTYLE

burutustyle

Zaindu zure marka

Burutün konfiantza dute_