cabeceroseuskera-branding

MARKAGINTZA AGENTZIA

Bilboko markagintza kontsultoretza gara, 15 urte
baino gehiagoko esperientzia duena marken kudeaketan

Markagintzan adituak gara, era guztietako sektoreetako enpresa, elkarte, erakunde publiko eta ekimenentzat lan egiten dugu. Markagintzaren proiektu estrategikoak garatzen ditugu bai Euskadin zein nazioarte mailan.

Gure branding aholkularitza estrategikoak erakundeetako lantaldeei marken kudeaketa hausnartzen, pentsatzen eta birplanteatzen laguntzen die.

especialistas_branding_burutu

Branding kontsultoretza baten bila zabiltza zure marka sustatzeko?

Entzuten zaitugu
infografia_euskaraz

Branding metodologiak eta marken kontsultoretza

Markagintza agentzia bezala, markaren kontaktu-puntu guztiak, ibilbide historikoa eta egungo posizionamendua aztertzen dituen markagintzako lan-metodologia aplikatzen dugu, bezeroarekin batera lantaldea osatu ahal izateko, eta ikuspegi praktiko, eraginkor eta funtzional batetik emaitzak lortzen dituen epe luzeko marka estrategia bat planifikatu ahal izateko.

Zure markaren esentzia identifikatzen, eraikitzen eta bereizten laguntzen dizugu. Zure marka ezberdin egiten duten ezaugarriak eta balioak definitzen ditugu, eta zure publiko objektiboarentzat esperientzia emozional bat lortzeko lan egiten dugu. Marketing digitalaren beharretara egokitutako marka estrategiak bultzatzen ditugu.

Burutü lantaldean markagintzarekin eta markaren kudeaketarekin lotutako era guztietako egoerak eta proiektuak gauzatu ditugu: branding eta identitatea, marka baten eraikuntza, marka arkitektura, naming eta identitate grafikoa edo semantikoaren aldaketak, beste askoren artean. Bezeroekin estu-estu egiten dugu lan haien markak ezagutzeko eta emaitza potenteak, diferentzialak eta iraunkorrak lortzeko.

Bilboko kontsultoretza estrategikoa gara, hurbiletik ezagutzen dugu gure enpresen eta erakundeen errealitatea. Markagintzako proiektu bakoitzean pasioz, profesionaltasunez, egiten jakiteaz eta sormenaz inplikatzen gara.

Markagintzaren kasu arrakastatsuak

· Markagintza hezkuntza sektorean
· Sektore kulturalean markagintza
· Branding eta marketing industriala

casosdeexito_branding_burutu