Hainbat gizarte-proiekturekin aritzen gara elkarlanean.
Gizarte-proiektuetan parte hartzen dugu, gure gizarteari modu positiboan laguntzeko.
Komunikazio estrategikoa edozein proiektutarako ezinbestekoa dela uste dugu. Irabazi-asmorik gabeko lankidetzan dihardugu, laguntza eskatu diguten hainbat ekimenekin. Horietako batzuk ezagutu.
Kultura
Loa eta Laia, marrazki bizidunak euskaraz
«Etxeko txikienentzat eta familia osoarentzat sortutako ekimen digitala.»
Marketin digitaleko estrategien bidez bultzatzen dugu proiektu hau, kapituluak zabalduz eta sare sozialetan eduki erakargarri eta interesgarria sortuz, publiko potentzialera iristeko.




Lodosa – Ibaialde ikastola, euskarazko irakaskuntza-kooperatiba bat
«Ikuspegi estrategikoarekin garatutako matrikulazio-kanpaina.»
Lodosako Ibaialde Ikastolarekin elkarlanean aritu gara, borondatez, 2022/23 ikasturteko matrikulazio-kanpaina egiteko.
Nafarroako hegoaldean euskarazko matrikulazioa bultzatzeko komunikazio-kanpaina estrategikoa egin genuen.



