NAMING, MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA
– GANDIK
Erronka Markagintzako estrategia definitzea eta komertzioak eta ikasleak kohesionatzeko gai izango den naming eta nortasun grafikoa sortzea.
Gandik DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak herriko merkataritzara gerturatzen dituen proiektua da. Haiekin elkarlanean aritzen dira beren web orriak sortuz, merkatariekin harremanak sustatuz.
Naming · Markagintza · Komunikazio estrategikoa
Soluzioa: izaera berezia duen naming-a eta nortasun grafiko gaurkotua eta modernoa duen marka sortzea, irudi sendo eta bereizlea proiektatzeko gai dena.
Tokiko merkataritzaren beharretan eta belaunaldien arteko dinamiketan oinarritutako komunikazio analisi estrategiko batetik abiatuta, Gandik-en ardatz komunikatiboak definitu ditugu, integratzailea, berritzailea eta merkataritza-sarearen eraldaketa digitalarekin konprometitutako ekimen gisa kokatzeko.
Gandik izena giza-lankidetza eta hurbiltasuna ardatz dituen hausnarketa estrategiko batetik sortu zen, pertsonekiko eta komunitatearekiko lotura zuzenak gogora ekarriz.
Euskaraz duen esanahiak, “norengandik”, kontzeptu giltzarriak indartzen ditu, gizartean eta hezkuntzan duen eragina nabarmenduz.
Gandik-en nortasun grafiko berriak lengoaia bisual moderno eta hurbila uztartzen du, giza lotura eta ekintza eraldatzailea transmititzen dituen arrosa eta horizko paleta dual baten inguruan eraikia: arrosak hurbiltasuna, sormena eta balio pertsonala ematen ditu; horiak, berriz, energia, ikusgarritasuna eta gogoa transmititzen ditu.
Izenaren aurrean doan ikono bat gehitu dugu, “barrabaxu bat”, espazio gisa funtzionatzen duena. Pertsonek soilik bete dezaketen hutsunea, partaidetzara irekitako euskarri bisual eta diskurtsibo eta unibertso digitalerako keinu zuzena bilakatuz, proiektu inklusibo, dinamiko eta kolaboratzaile baten nortasuna indartuz.
Gandik-en unibertso grafikoa leku hibrido gisa eraikitzen da, non mundu digitala eta fisikoa elkartu eta eraldatu egiten diren. Laukizuzenak espazio horren sinbolo gisa funtzionatzen du: nabigatzen den pantaila eta gazteen eta saltokien arteko topagune bihurtzen den lekua.
Irudiek, collage gisa tratatuak, elkarrekin egon ez arren begirada eta irribarreen bidez konektatzen duten pertsonak erakusten dituzte, digitalizazioa mundu errealarekin konektatzen denean hasten denaren ideia indartuz. Hizkuntza bisual honek hurbiltasuna, interakzioa eta komunitatea transmititzen ditu, Gandik proiektu bizia, parte-hartzailea eta konektatua bezala sendotuz.
Pertsonak, espazioak eta esperientziak konektatzen dituzten euskarriak
Hainbat publizitate euskarri estrategiko diseinatu ditugu Gandik-entzat. Dendetarako erakusleihoetarako pegatinak, bideoetarako errekurtso grafikoak, diploma eta aurkezpen korporatiboetarako materialak. Markagintzarekiko koherentzia, ikusgarritasun eta erabiltzaile-esperientziako irizpideak aplikatuz.
Elementu bakoitza markaren harremanetarako gune gisa sortu zen, sormen bisualarekin, nortasuna indartzen, engagement-a sortzen eta konexioa bultzatzen duena.
Emaitzak
Naming estrategiko bat —Gandik— definitu genuen, pertsonen eta komunitatearen arteko hurbiltasuna, jatorria eta konexioa transmititzen dituena.
Nortasun bisual garaikide eta malgua sortu dugu, mundu digitala eta fisikoa lotzen dituen sistema grafikoarekin.
Merkatarien eta ikasleen arteko lotura: tokiko merkataritzaren eta herritarren arteko zubi-lana egiten duen komunikazioa bultzatu dugu, hiri-ekosisteman konfiantzazko, partaidetzazko eta balio partekatuko harremanak sortuz.