MUSEOEN EGUNA
BENETAN BEREZIA
Erronka Museoen Nazioarteko Egunaren eta Bizkaiko museoen eskaintza bereziaren berri ematea.
Bizkaiko herritarrei Museoen Nazioarteko Egunaren berri emateko erronka proposatu zigun Bizkaikoak. Oraingo honetan helburu bikoitzarekin erantzun dugu; ekimenean parte hartu duten 41 museoetan, online zein formatu presentzialean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko erakusketa bakarra, beti ere Covid-19 birusaren pandemiak eragindako edukiera murrizketak kontutan izanda. Ilusioz eta kreatibitate handiarekin komunikazio eta publizitate kanpaina integral indartsua eta ekintza berritzailea arrakastaz garatu eta kudeatu egin dugu.
Ideia berritzailea Benetan Berezia.
DIM-en helburuei erantzuten duen kontzeptu sortzailea garatu dugu; erakusketa-guneetan zein ingurune digitalean, herritarrei ondare desberdina helarazi eta erakutsi.
Proposamen kreatiboak publikoak biziko dituen sorpresa ugarien intriga piztea sortzen du, pieza berriekin museoen eskaintza modu ezberdinetan bizi eta ezagutu, scape room-ak, bisita birtualak, eta abar. Eskaintza, gaika antolatuta, sei esperientzia multzoetan batu dugu; Historia, Industria, Artea, Natura, Itsasoa eta Sentimendua. Gauzak horrela, bisitariak, fisikoa zein digitala, ikuspegi globalago batekin eta modu berritzaile batean museoak ezagutzeko aukera izan du.
https://museoeneguna.eus/eu/benetan-berezia/ webguneak modu erraz eta intuitiboan jasotzen du Benetan Berezia eskaintza, espazioen arteko ekitatea, irisgarritasuna eta kultura-edukiaren egitura ona sustatuz. Erabiltzaile-esperientzia lehenetsi dugu, hiru dimentsiotan bisita birtualak edo obra bakoitzak handitzeko aukera eskaintzen duten obretara sartzeko tresnak erabiliz.
Gainera, esperientzia multzoekin museo bakoitzak bere bisitariei emateko inprimatutako euskarri bat garatu dugu. Horrela, Bizkaiko museotako eskaintza globala aurkezten da eta gainontzeko espazioak ezagutzeko gonbidapena luzatzen da. Ibilbide bakoitza osatzearen esperientzia sustatzeko, zigilu gisa, itsasgarri txiki batzuk egin ditugu dagokion museoa bisitatu dela baieztatzeko. Erakusketa digitala bisitatuz gero, zigilu hori ere deskargatzeko aukera eskainiz.