Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Burutü agentzian zorioneko gaude: nazioartean ezaguna den Summit International Award saria jaso dugu, spot komertzial onenaren kategorian, “Euskara betiko. Un aprendizaje para toda la vida.Zornotzako Barnetegiarentzat egindako kanpainagatik.

Sormenaren, marketinaren eta publizitatearen arloan nabarmendutako proiektuei ematen zaien sari hau harro egoteko modukoa da gure taldearentzat. Hemen jaiotako proiektu bat, gure kulturan eta hizkuntzan errotua, nazioarteko testuinguru batean baloratua izatea oso errekonozimendu berezia da.

Saria Zornotzako Barnetegirako garatu dugun publizitate kanpaina integralari esker irabazi dugu, 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko helburuarekin sortutakoa. Kanpaina egokitu eta malgua sortu genuen, ikuspegi berritzaile batekin, publikoarekin emozionalki konektatu duena.

Ardatz sortzailea kontzeptu oso bisual eta sinboliko baten inguruan eraiki genuen: tatuajea. Metafora hau euskara ikastea bizitza osorako markatzen zaituen esperientzia dela irudikatzeko erabili dugu.