Zer da Threads?

Zer da Threads?

Threads, Instagram-en sare sozial berria, mezu laburrak argitaratzeko jaio da. Microblogging gune berri honekin testuak eta hariak gure jarraitzaileekin partekatu ahal izango ditugu. X-en, lehen Twitter zenaren, alternatiba dugu Threads.

Burutü agentziako taldean sare hau hobeto ezagutzeko gida bat prestatu dugu; kanal berri hau zer den eta nola erabili daitekeen ulertzeko hainbat gako, alegia.

Nola funtzionatzen du?

Erabilpenari dagokionez, gainontzeko sare sozialen dinamika berdina jarraitzen du. Erabiltzaileek 500 karaktere arteko testu-argitalpenak sor ditzakete, baita irudiak, bideoak, GIF-ak edo inkestak gehitu ere.

Honek ere edukia kudeatzeko algoritmoa du, pertsona bakoitzaren interesekin bat etor daitezkeen argitalpenak erakusten dituena.

Instagram-en bezala, Threads-ek bi modu ditu argitalpenak ikusteko. Lehenengoa eta lehenetsita, Zuretzat aukera ikusiko du erabiltzaileak. Hau da, jarraitzen dituen pertsonen argitalpenak eta gomendatutakoak nahastuta azalduko zaizkio. Bigarrena, ordea, Jarraitzen aukera dugu. Erabiltzaileak jarraitzen dituen pertsonen edukia ikusiko du soilik. 

Nola erabili Threads?

Instagrameko kontua izanez gero, ez da beharrezkoa izango kontu berri bat sortzea. Izan ere, Instagrameko profilaren informazioarekin hasi daiteke saioa.

Hasierako orrialdean ohiko aukerak aurkitu daitezke: bilatzailea, argitalpenak egiteko botoia eta izandako interakzioak eta jakinarazpenak, besteak beste.

Goialdean, Threads-eko logoa sakatuta, erabiltzaileak Zuretzat edo Jarraitzen  modua aukeratu dezake.

Argitalpen bat egin nahi izanez gero, erdiko botoia sakatu beharko da. Bertan, testua ez ezik, irudiak, traolak edo inkestak ere txertatu ahal izango dira.

Nola erabili dezakete markek Threads sare soziala?

Europan berria izan arren, aplikazio honek, milaka deskarga lortu ditu lehenengo egunetan, eta asko dira sare sozial berri honetara batu diren erabiltzaileak, batez ere, 15 eta 35 urte bitarteko gazteak.

Une honetan, aplikazioa modan dago eta oraindik goiz da enpresek aterako dioten etekinaren inguruan hausnarketa bat abiarazteko. Hala ere, esperientziak dio enpresentzat onuragarria dela marketin digitalean izaten diren joeren berri izatea.

Argi dago Threads jarraitzaileekin lotura izateko eta presentzia digitala indartzeko tresna baliagarritzat izango dugula datozen hilabeteotan eta dagoeneko hainbat markek profil berria zabaldu dute; Coca Cola, Netflix edo Adidas, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Burutü agentziako taldea ere Threads-en dago, bertan itxarongo zaituztegu!