Duela 15 urte agentzia bat baino gehiago sortzen hasi ginen. Markak bultzatzeko, ideiei forma emateko eta pertsonen zein erakundeen proiektu eta erabakietan bidelagun izateko espazio bat sortu genuen. Eguneroko lanean eraiki dugun bidea izan da, estrategian, sormenean, konpromisoan eta gauzak egiteko gogoan oinarrituta. Hamabost urte igaro dira, eta egiten dugunean eta, batez ere, egiteko moduan sinesten jarraitzen dugu: taldean lan eginez, erronkak partekatuz eta gugan konfiantza dutenekin batera haziz.
15 urte Burutü sortu genuenetik.
15 urtez estrategia eta sormena lantzen.
15 urte markak zaintzen.
15 urte taldea egiten.
15 urte bidelagun, funtsezko erabakiak hartzen.
15 urte ahalegina elkarrekin bideratzen.
15 urte bilerak, hitzaldiak eta formakuntzak antolatzen.
15 urte eskuak elkarri lotuz eta egunez egun pertsiana altxatuz.
15 urte kemena, ausardia eta ahalegina uztartzen.
Honaino iristea ez zen posible izango Burutü osatu duten eta osatzen duten pertsona guztiengatik izan ez balitz. Horregatik, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu: taldeari, gure bezeroei eta hornitzaileei. Eskerrik asko gugan jarritako konfiantzagatik, partekatutako proiektuengatik eta bide hau elkarrekin eraikitzeagatik.
15 urte igaro dira, eta hemen jarraitzen dugu, egiten dugunarekiko ilusio eta pasio berarekin, eta etorkizunak ekarriko duen guztiari heltzeko gogo biziz. Aurrera!


