Markalariak: euskarazko agentzien topagunea

Markalariak: euskarazko agentzien topagunea

Burutü agentzian, euskaraz komunikatzea hizkuntza batean lan egitea baino askoz gehiago dela uste dugu. Begiratzeko, testuingurua ulertzeko eta pertsonekin konektatzeko modu bat da, berezko kultura-sentsibilitate batetik abiatuta.

Horregatik, Markalariak proiektuari forma ematen hasi ginenean, argi ikusi genuen elkarrizketa horren parte izan nahi genuela. Arteman, AZK, Burutü, Sorland, TaPuntu eta The Niu biltzen dituen komunitatea da Markalariak, abiapuntu argi batekin: ezagutzak eta esperientziak partekatzea, euskarazko komunikazioa indartzen eta hazten jarraitzeko, agentzia bakoitzaren nortasunari eutsiz.

Komunikazioa ulertzeko modu bat

Komunikazioan euskaraz lan egiten dugunok erronka asko partekatzen ditugu, baina horiei elkarrekin heltzeko aukera gutxi izan dugu. Markalariak, hain zuzen ere, espazio hori sortzeko sortu zen: esperientziak, kezkak eta ikasitakoa partekatzeko, eta elkarrekin pentsatzeko nora eraman nahi dugun gure lanbidea.

Komunitatearen indarra begirada desberdinak elkartzean eta aniztasun horretatik ikastean dago.

Euskaraz komunikatzea, hitzetatik harago

Burutü agentziarentzat, euskaraz komunikatzeak mezu bat hizkuntza batetik bestera itzultzea baino askoz gehiago esan nahi du. Mezua zein testuingurutan kokatzen den ulertzea eta hortik abiatuta eraikitzea da.

Hori estrategian, marka baten nortasunean, edukietan eta komunitateekin harremantzeko moduan islatzen da. Izan ere, hizkuntza batek ez ditu hitzak bakarrik aldatzen: ñabardurak, erreferentziak eta konektatzeko moduak ere aldatzen ditu.

Eta teknologiak eta adimen artifizialak komunikatzeko modua azkar eraldatzen ari diren honetan, ikuspegi horrek are garrantzi handiagoa hartzen du. Erronka ez da euskara kanal eta tresna berrietan presente egotea bakarrik, baizik eta naturaltasunez, kalitatez eta zentzuz erabiltzea.

Hemendik eraikitzen jarraitzea

Markalariak bidea eraikitzen hasi besterik ez du egin, eta oraindik elkarrizketa asko ditugu egiteko.

Burutü agentziarentzat, elkarrizketa horien parte izatea gaur euskaraz komunikatzeak zer esan nahi duen aztertzen jarraitzeko modu bat da. Baita gure lanbidetik zer egin dezakegun pentsatzeko ere, euskarak etorriko diren testuinguruetan lekua, kalitatea eta garrantzia izaten jarrai dezan.

Euskaraz komunikatzea hemendik eraikitzea ere bada. Eta elkarrekin egiteak, banaka eginda agian imajinatuko ez genituzkeen bideak ireki ditzake.

Lan eskaintza: Burutü agentzian marketing digitaleko teknikari bila gabiltza

Lan eskaintza: Burutü agentzian marketing digitaleko teknikari bila gabiltza

Marketing digitala – Lan eskaintza

BURUTÜ markagintza eta publizitate agentzian Marketing digitalean aritzeko teknikaria bilatzen ari gara.

Eskakizunak:

  • Publizitatea, Komunikazioa edo Enpresagintzan gradua izatea.
  • Marketing digitalean masterra izatea baloratuko da.
  • Hiru urteko esperientzia agentzietan edo antzeko lanpostuetan.
  • Marketing Digitala eta Komunikazioa ondo menperatzea.
  • Hizkuntzak: Euskara (goi maila) eta ingelera.

Gaitasunak:

  • Marketing digitala menperatzea.
  • Proiektuak zuzenean kudeatzen jakitea.
  • Independientea eta langilea izatea.
  • Oso ondo idaztea, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzea.
  • Pertsona arduratsua, txukuna, metodikoa eta autonomoa izatea.

Lanpostuaren erantzukizunak honako hauek izango dira:

  • Marketing Digitaleko proiektuen planteamendua eta garapena aurrera eramatea.
  • Proiektuaren arduradunekin batera, estrategiak aztertu eta definitzea.
  • Branded content estrategiak prestatu eta aurrera eramatea.
  • Social Media edukien sormena eta kudeaketa.
  • SEM eta Social Media Advertising kanpainak lantzea eta gauzatzea.
  • Marketing digitaleko proiektuen jarraipen txostenak prestatzea.
  • SEO ezagutzak. Bilatzaileetan posizionamendurako estrategiak prestatzea.
  • Analytics. Webguneen analitika txostenen jarraipena egitea.
  • Proiektuen helburu kuantitatibo eta kualitatiboak betetzea.

Bereziki baloratuko da:

  • Bezeroen kudeaketan esperientzia.
  • Gidabaimena eta kotxea izatea.
  • Paid Media kanpainen sorrera eta kudeaketa plataforma ezberdinetan.
  • Edukien sorrera eta kudeaketan eskarmentua izatea.
  • E-mailing plataformak.
  • Google Analytics

Eskaintzen duguna:

  • Publizitate agentziaren lantaldean integratzea.
  • Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
  • Lan giro bikaina.
  • Lanaldia: osoa.
  • Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
  • Laneratzeko data: 2026ko urria.
  • Online lan egiteko aukera

Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta Burutü agentzian lan egiteko prest bazaude, bidaliguzu zure CVa gure helbide elektronikora.

    LETRA PLATINUM 2025 Saria Burutü agentziarentzat

    LETRA PLATINUM 2025 Saria Burutü agentziarentzat

    Burutü agentzian IKA Euskaltegietarako garatu dugun “Entrena tu euskera!” kanpainak, Letra Platinum 2025 Saria jaso du irudi aplikazio onenaren kategorian, komunikazioaren eta marketinaren sektoreko saririk ospetsuenetako bat.

    Sari honek balioan jartzen du helburu argi batekin jaio zen kanpaina: IKA Euskaltegietan matrikulazioa sustatzea, publiko berriekin konektatzeko gai den proposamen sortzaile baten bidez, eta euskararen ikaskuntzaren irudi hurbila, gaurkoa eta erakargarria helaraztea.

    Veredictas-ek antolatzen dituen Letra Sariak komunikazioaren, errotulazioaren, branding aplikatuaren eta kanpo-publizitatearen bikaintasunaren aitorpen handienetakoak dira. Urtero, estatu eta nazioartean garatutako proiektu onenak bereizten ditu.

    Mila esker IKA Euskaltegiak, beste behin ere gure taldearengan konfiantza izateagatik eta Letra Sarien epaimahaiari egindako lana eskertzeagatik.

    Selección Anuaria saria Bartzelonan Burutü agentziarentzat

    Selección Anuaria saria Bartzelonan Burutü agentziarentzat

    Burutü agentzian Bartzelonako Selección ANUARIA 2025 saria jaso dugu. IKA Euskaltegiarentzat garatutako “Entrena tu euskera” kanpaina integralagatik irabazi dugu, publizitate komertzialeko kanpaina onenaren kategorian.

    Sari hau oso pozgarria da lantalde osoarentzat, Anuaria Sariak diseinu grafikoaren, komunikazioaren eta sormenaren erreferente gisa finkatu baitira. Urtero, publizitatearen hainbat diziplinatan balio estrategikoa eskaintzen duten proiektuak nabarmentzen dira.

    Kontzeptu indartsu batean oinarritu genuen publizitate-kanpaina: euskara ikastea entrenatzea bezala da. Kirolak  praktika eta motibazioa eskatzen dituen bezala, hizkuntza bat ikastea ere egunez egun lantzea da.

    Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu IKA Euskaltegiari konfiantza, lankidetza eta pasio partekatuagatik. Sari hau ere zuena da. Eta eskerrik asko Veredictas-eko epaimahaiari hemendik mundura garatu dugun proiektua baloratzeagatik.

    Saria Portland-en: SUMMIT Marketing Effectiveness Award

    Saria Portland-en: SUMMIT Marketing Effectiveness Award

    Burutü agentzian SUMMIT Marketing Effectiveness Award saria irabazi dugu, Portland-en. Zehazki, Silver Award-a jaso dugu Education Marketing kategorian, IKA Euskaltegiarentzat garatutako “Entrena tu euskera” kanpaina integralarengatik.

    Nazioarteko sari honek mundu osoko marketin-kanpainen eraginkortasun estrategiko eta sortzailea nabarmentzen du, eta ideien benetako eraginari ere balioa ematen die. Epaimahaiak estrategia sendo baten eta hezkuntza arloan benetako eragina sortzeko gai den sormen lan baten arteko konbinazioa saritu du.

    Sari honek harro sentiarazten gaitu, emaitza ukigarriak erakusten dituzten proiektu estrategiko eta sortzaileak bereizten baititu, funtzionatzen duten, mobilizatzen duten eta eraldaketa sortzen duten markak eraikiz.

    Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu IKA Euskaltegiari konfiantza, lankidetza eta pasio partekatuagatik. Sari hau ere zuena da. Eta eskerrik asko SUMMIT  sarietako epaimahaiari hemendik mundura garatu dugun proiektua baloratzeagatik.