LINKEDIN
MARKETING
01
Deskribapena
Nola, noiz eta zer komunikatu LinkedIn-en
Gaur egun, LinkedIn sarea ezinbestekoa da lan-mundurako. Enpresaren komunikaziorako oinarria izateaz gain, LinkedIn sareak gure marka pertsonala garatzeko aukera ematen digu.
Abiapuntu horretatik, formakuntza honetan hainbat baliabide eta teknika landuko ditugu. Ikasleekin batera, profilak modu praktikoan optimizatzen ikasiko dugu, eta enpresa-orrien bidez irudi korporatibo zuzena nola izan azalduko dugu. Nola, noiz eta zer komunikatu sare sozial profesional honetan.
02
Helburua
Zure eduki digitala kudeatu LinkedIn-en
Presentzia digitalak nortasuna, aliantza berriak sortzeko eta gure komunitatea kudeatzeko aukera ematen digu. Askotan sarean egoteak duen garrantziaz ahaztu egiten gara, eta bai enpresek bai langileek ahalegin txikia egiten dute ingurune horretan. Errealitate horri aurre egiteko, LinkedIn sareak mundu profesionalean duen garrantzia aztertuko dugu ikastaro honetan.
Ikuspegi korporatibotik, marka pertsonala eta enpresa-marka nola lantzen diren ikasiko dugu. Kronogramak nola landu, edukia nola banatu, marka enbaxadoreak nola kudeatu… Etorkizuneko erabiltzaileak trebatuz, irudi digitala ahalik eta hobekien zaintzeko baliabideak eskainiko ditugu.
03 Interesik baduzu…
Hurrengo kurtsoetarako harremanetan egongo gara