Markaren aktibazioa - Burutü

MARKAREN AKTIBAZIOA

Marka baten gogoeta estrategikoan, diagnostikoa egin eta nora iritsi nahi den jakin ondoren, markaren planifikazioa edo aktibazioa da hurrengo pausoa.

Burutün markaren planteamendu estrategikoan epe laburrean eta luzean zein ekintza egingo diren definitzen dugu.

Auditoria de marca - Burutu
Markaren aktibazioa - Burutü

Komunikazio-helburuak definitzen ditugu

Helburu bat lortzeko, argi izan behar da zein diren helburuak, bai kuantitatiboak eta baita kualitatiboak ere. Horiek zehatzak, neurgarriak eta lorgarriak izan behar dute. Ez du ezertarako balio komunikazio-ekintza bat egiteak haren bidez zer lortu nahi den ez badakigu.

Komunikazio-ekintzak planifikatzen ditugu

Zein ekintza egingo ditugu helburu horiek lortzeko? Komunikazio-ekintzak zehazteko, ezinbestekoa da zein publikori heldu nahi den jakitea. Galdera horiek guztiek eta beste askok lagunduko digute emaitzarik onenak emango dizkiguten komunikazio-ekintzak zehazten.

 

Kronograma

Komunikazio-plan batean egingo diren komunikazio-ekintzak definitu ondoren, kronograma bat sortzen da ekintzak gauzatzeko denborak finkatzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko. Horrek jarraipena hobetzen eta optimizatzen laguntzen du, aldaketak sartzea errazten du eta baliabideak hobeto esleitzen laguntzen du.

Markaren aktibazioak kontsumitzaileak markarekin inplikatzeko erabiltzen diren ekintza eta estrategiei dagokie.

Zure markaren hausnarketa estrategikoa egiteko beharra duzu?_