Markagintza eta Social Media Marketing ikastaroa – 2021eko otsaila

Markagintza eta Social Media Marketing ikastaroa – 2021eko otsaila

Enpresa, elkarte zein erakundeentzat testuinguru digitalean marka zaintzea ezinbestekoa bihurtu da. SPRI Taldearekin elkarlanean antolatutako ikastaro honetan, marka mundu digitalean kudeatzeko formakuntza argia eta zehatza eskaintzen dugu.

Edukien estrategia definitzea, markaren tonua eta diskurtsoa koherentea izatea edo sare sozialetan publikoarentzat interesgarriak diren ekintzak sortzea. Gure ibilbide profesionalak ematen digun ikuspegi eraginkor eta praktikotik gai hauek eta beste batzuk jorratzen ditugu. Gainera, marketing digitalean eta markagintza kontsultoretzan espezializatutako agentzia garenez, adibide zehatzak eta kasu praktikoak erakusten ditugu.

2021eko otsaila – Online

Startup: Markaren kudeaketa digitala eta Social Media Marketing – 2020ko urria / 2021eko otsaila

Startup: Markaren kudeaketa digitala eta Social Media Marketing – 2020ko urria / 2021eko otsaila

Bic Bizkaian, teknologia eta bio-osasun sektoreko startup eta ekintzaileentzat espezializatutako inkubagailuan, Marketing Digitalari eta Brandinari buruzko prestakuntza pertsonalizatua eskaini dugu, parte hartu duten 10 enpresa bakoitzarentzat Social Media Plan bat garatzeko helburuarekin.

Startup-en ekosistema aldakor honetan, osasun-egoera eta digitalizazioarengatik nabarmenduta ikusi dena, marka balio handiko aktibo digital gisa lantzea izan da ardatz nagusietako bat. Baita haien sektorearen estrategia, tresna eta kanal espezifikoetan sakontzea ere.

2020ko urria / 2021eko otsaila

Linkedin. Marka ingurune digitalean lantzen – 2020ko urria

Linkedin. Marka ingurune digitalean lantzen – 2020ko urria

Sare sozial honek eskaintzen dituen erabilera aukerak ezagutzeko formakuntza praktikoa eta eraginkoarra enpresa zein profesionalentzat. Linkedin sarean hazkunde estrategiak garatzeko kasu praktikoak ezagutu eta ikasi ditugu.

Gure ibilbide eta esperientzia profesionalean, marketing digitala eta sare sozialen kudeaketa kasuetan erronka ezberdinei aurre egin diegu. Ikastaro honetan horrelakoak azaldu ditugu, zenbait laguntza eta adibide azaltzearekin batera. Jorratu diren gaien artean: kalitatezko edukia sortzea, social media estrategia erakargarriak planifikatzea, neurtzeko tresnak erabiltzen ikastea, besteak beste.

SPRI taldeak antolatzen duen Enpresa digitala programaren baitan eskaini dugun formazioa.

2020ko urria

TikTok eta bere challenge-ak euskaraz ere bai

TikTok eta bere challenge-ak euskaraz ere bai

Zalantzarik gabe, TikTok eta bere challenge famatuak gure bizitzaren parte izatera heldu dira. Izan ere, gero eta gehiago dira sare sozial hau egunero erabiltzen dituzten pertsonak. Burutuko taldekideok, Tiktok-en edukia ikusten ari ginela, euskaraz ere aritzen diren profilak daudela ohartu ginen, eta horregatik, profil deigarrienak iruditu zaizkigunak zuekin partekatu nahi ditugu.

Sare sozial honek musika klip txikiak partekatzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzaileei minutu bateko bideoak modu erraz batean sortu, editatu eta igotzeko aukera ematen die. Gainera, musika eta ikus-entzunezko efektu bereziak aplikatu daitezke, eta adimen artifizialeko funtzio batzuk ere baditu.

TikTok, beraz, bideo deigarrien bitartez beste erabiltzaileen arreta deitzeko tresna interesgarria da. Hau guztia hobeto ulertzeko bildu ditugun profilak ikustera gonbidatzen zaituztegu:

1. @amaiaamunarriz

www.tiktok.com/@amaiaamunarriz

Amaia Amunarriz-ek, 130.000 jarraitzaile baino gehiagorekin, bere eguneroko bizipenak eta dantzak partekatzeaz gain, euskarazko hitzen esanahien inguruan ere hitz egiten du maiz.

 

2. @imyulen

www.tiktok.com/@imyulen

Julenen muina umorea da. Euskarazko hitzak azaltzeko eta gure egunerokotasunean erabil ditzakegun esaldiak irakasteko erabiltzen ditu bere bideoak, betiere modu barregarrian.

 

3. @nikita.december

www.tiktok.com/@nikita.december

Nikitak, Bilboko gazteak, ere bere jarraitzaileek erabili ditzaketen esaldi dibertigarriak itzultzen ditu euskarara. Gainera, bisitatzen dituen Euskadiko lekuak partekatzen ditu, bertan egin daitezkeen ekintza ezberdinekin batera.

 

4. @ewiglu

www.tiktok.com/@ewiglu

Ewiglu bezala ezagutzen den gazte hau playback eginez musika bideoak igotzearen zalea da. Eta aldi berean, sare soziala Euskadi eta euskararen inguruko gaiak jorratzeko erabiltzen du.

 

5. @zetak_org

www.tiktok.com/@zetak_org

Zetak musika taldeak 15.000 jarraitzaile ditu TikTok-en eta bertara euskaraz hitz egiten edukia igotzen du. Bere profilean euskararen inguruan challenge eta joko ezberdinak proposatzen ditu askotan.

 

6. @kafearensemea

www.tiktok.com/@kafearensemea

Jokin Pedreñok, ‘Kafearensemea’ izenez ezaguna, bere egunerokotasunean bizitzen dituen anekdotak kontatzen ditu euskaraz.

 

7. @loreairibar

www.tiktok.com/@loreairibar

Lorea Iribar du izena hurrengo protagonistak, ia 38.000 jarraitzaile dituen Euskaldun gaztea da eta TikTok-a bereziki gazteen artean ohikoak diren challengeekin beterik dauka.

 

8. @julenportillo

www.tiktok.com/@julenportillo

Julen Portillo Zarauzko Alproja Antzerki Taldean aritzen da normalean, baina TikTok ere erabiltzen du antzezteko daukan trebetasuna erakusteko.

 

9. @gaztea_irratia

www.tiktok.com/@gaztea_irratia

Gaztea irratiaren TikTok kontu ofizialean ere euskarazko edukia aurki dezakegu, irratian burutzen dituzten elkarrizketak adibidez. Hala ere, profil honetan deigarriena irratiaren taldekideek burutzen dituzten dantza bideoak dira.

 

10. @athleticclub

www.tiktok.com/@athleticclub

Bilboko Athletic club futbol taldeak ere TikTok-en presentzia dauka. Jokalariak aurkezteko, clubaren berriak emateko eta futbol partiden irudiak partekatzeko erabiltzen dute besteak beste.