Blog-eu

TikTok eta bere challenge-ak euskaraz ere bai

By 29 urria, 2020 No Comments

Zalantzarik gabe, TikTok eta bere challenge famatuak gure bizitzaren parte izatera heldu dira. Izan ere, gero eta gehiago dira sare sozial hau egunero erabiltzen dituzten pertsonak. Burutuko taldekideok, Tiktok-en edukia ikusten ari ginela, euskaraz ere aritzen diren profilak daudela ohartu ginen, eta horregatik, profil deigarrienak iruditu zaizkigunak zuekin partekatu nahi ditugu.

Sare sozial honek musika klip txikiak partekatzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzaileei minutu bateko bideoak modu erraz batean sortu, editatu eta igotzeko aukera ematen die. Gainera, musika eta ikus-entzunezko efektu bereziak aplikatu daitezke, eta adimen artifizialeko funtzio batzuk ere baditu.

TikTok, beraz, bideo deigarrien bitartez beste erabiltzaileen arreta deitzeko tresna interesgarria da. Hau guztia hobeto ulertzeko bildu ditugun profilak ikustera gonbidatzen zaituztegu:

1. @amaiaamunarriz

www.tiktok.com/@amaiaamunarriz

Amaia Amunarriz-ek, 130.000 jarraitzaile baino gehiagorekin, bere eguneroko bizipenak eta dantzak partekatzeaz gain, euskarazko hitzen esanahien inguruan ere hitz egiten du maiz.

 

2. @imyulen

www.tiktok.com/@imyulen

Julenen muina umorea da. Euskarazko hitzak azaltzeko eta gure egunerokotasunean erabil ditzakegun esaldiak irakasteko erabiltzen ditu bere bideoak, betiere modu barregarrian.

 

3. @nikita.december

www.tiktok.com/@nikita.december

Nikitak, Bilboko gazteak, ere bere jarraitzaileek erabili ditzaketen esaldi dibertigarriak itzultzen ditu euskarara. Gainera, bisitatzen dituen Euskadiko lekuak partekatzen ditu, bertan egin daitezkeen ekintza ezberdinekin batera.

 

4. @ewiglu

www.tiktok.com/@ewiglu

Ewiglu bezala ezagutzen den gazte hau playback eginez musika bideoak igotzearen zalea da. Eta aldi berean, sare soziala Euskadi eta euskararen inguruko gaiak jorratzeko erabiltzen du.

 

5. @zetak_org

www.tiktok.com/@zetak_org

Zetak musika taldeak 15.000 jarraitzaile ditu TikTok-en eta bertara euskaraz hitz egiten edukia igotzen du. Bere profilean euskararen inguruan challenge eta joko ezberdinak proposatzen ditu askotan.

 

6. @kafearensemea

www.tiktok.com/@kafearensemea

Jokin Pedreñok, ‘Kafearensemea’ izenez ezaguna, bere egunerokotasunean bizitzen dituen anekdotak kontatzen ditu euskaraz.

 

7. @loreairibar

www.tiktok.com/@loreairibar

Lorea Iribar du izena hurrengo protagonistak, ia 38.000 jarraitzaile dituen Euskaldun gaztea da eta TikTok-a bereziki gazteen artean ohikoak diren challengeekin beterik dauka.

 

8. @julenportillo

www.tiktok.com/@julenportillo

Julen Portillo Zarauzko Alproja Antzerki Taldean aritzen da normalean, baina TikTok ere erabiltzen du antzezteko daukan trebetasuna erakusteko.

 

9. @gaztea_irratia

www.tiktok.com/@gaztea_irratia

Gaztea irratiaren TikTok kontu ofizialean ere euskarazko edukia aurki dezakegu, irratian burutzen dituzten elkarrizketak adibidez. Hala ere, profil honetan deigarriena irratiaren taldekideek burutzen dituzten dantza bideoak dira.

 

10. @athleticclub

www.tiktok.com/@athleticclub

Bilboko Athletic club futbol taldeak ere TikTok-en presentzia dauka. Jokalariak aurkezteko, clubaren berriak emateko eta futbol partiden irudiak partekatzeko erabiltzen dute besteak beste.

 

Egilea Burutü

Post gehiago: Burutü