Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Burutü agentzian zorioneko gaude: nazioartean ezaguna den Summit International Award saria jaso dugu, spot komertzial onenaren kategorian, “Euskara betiko. Un aprendizaje para toda la vida.” Zornotzako Barnetegiarentzat egindako kanpainagatik.

Sormenaren, marketinaren eta publizitatearen arloan nabarmendutako proiektuei ematen zaien sari hau harro egoteko modukoa da gure taldearentzat. Hemen jaiotako proiektu bat, gure kulturan eta hizkuntzan errotua, nazioarteko testuinguru batean baloratua izatea oso errekonozimendu berezia da.

Saria Zornotzako Barnetegirako garatu dugun publizitate kanpaina integralari esker irabazi dugu, 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko helburuarekin sortutakoa. Kanpaina egokitu eta malgua sortu genuen, ikuspegi berritzaile batekin, publikoarekin emozionalki konektatu duena.

Ardatz sortzailea kontzeptu oso bisual eta sinboliko baten inguruan eraiki genuen: tatuajea. Metafora hau euskara ikastea bizitza osorako markatzen zaituen esperientzia dela irudikatzeko erabili dugu.

Publifestival 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Publifestival 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Publifestival 2025 Saria jaso izanagatik, Publizitate Kanpainako Berrikuntza Onenaren kategorian sarituak izateagatik Publizitatearen Nazioarteko Jaialdian.

Saria Zornotzako Barnetegirako garatu dugun publizitate kanpaina integralari esker irabazi dugu, 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko helburuarekin sortutakoa. “Euskara betiko. Un aprendizaje para toda la vida” claim-pean, kanpaina egokitu eta malgua sortu genuen, ikuspegi berritzaile batekin, publikoarekin emozionalki konektatu duena.

Ardatz sortzailea kontzeptu oso bisual eta sinboliko baten inguruan eraiki genuen: tatuajea. Metafora hau euskara ikastea bizitza osorako markatzen zaituen esperientzia dela irudikatzeko erabili dugu.

Publfestival publizitate jaialdi garrantzitsuenetako bat da, urtero ideia sortzaileenak eta benetako eragin soziala dutenak saritzen dituena. Eskerrik asko gure esfortsu eta sormena balioan jartzeagatik.

GOLD BRANDOR MEDAL 2025 Saria Burutü agentziarentzat

GOLD BRANDOR MEDAL 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Brandor urrezko domina jaso izanagatik. Saria Red de Pueblos del Surf-entzat garatutako markagintzako hausnarketa estrategikotik abiatutako marka-esloganari esker lortu dugu.

Komunikazioko hausnarketa estrategikoa garatu ondoren, nortasun semantiko eta grafiko moderno berri bat garatu genuen, marka merkatuan nabarmenduz. Etengabeko aldaketa, energia kolektiboa eta surfaren indar geldiezina sinbolizatzen duen “Compartimos la ola” taglinea sortuz.

Surfaren turismoa modu jasangarrian kudeatzeko elkarlaneko plataforma bat, Ferrol Eskualdeko Concellos Mankomunitateko Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria) eta Getxo (Euskadi) udalek osatua.

BRANDOR dominak brandingaren esparruan sormenean eta estrategian nabarmentzen diren proiektuak saritzen ditu, diseinu bisualetik markaren inpaktu estrategikoraino. Eskerrik asko, Veredictas, aintzatespenagatik!

Burutü agentziaren motxila gorriak

Burutü agentziaren motxila gorriak

 

Burutü agentzian marken bilakaera eta hazkundearen ibilbidearen parte izateaz gozatzen dugu, proiektu berri bakoitzak berekin dakartzan aukera berrietan murgilduz eta horietatik ikasiz.

Hala, egunez egun eta erronkaz erronka, gurekin lankidetzan aritu diren markekin batera ibilbide luze eta sendo bat eraiki dugu markagintza eta komunikazioaren alorrean. Elkar lagunduz eta zainduz. Elkar aurrera eginez.

Hari horretatik, aurten Burutüren motxila gorriari bizitza eman diogu, duela hamahiru urte hartutako konpromisoa sinbolizatuz: marka bat eraldatzeko eta haren nortasuna indartzeko bidean, gure bezeroen alboan aholkulari gisa egoteko egiten dugu lan egunero. Modu honetan, 500 marka baino gehiago lagundu ditugu jada beren helburuak eskuratzen eskaintzen dugun markagintzako kontsultoretza estrategiko integral eta pertsonalizatuari esker.

Motxila horiek gure bezero zein kideek jaso dituzte, bidai aberasgarri hau gurekin partekatu dutenek alegia.  Orain, mundu osoan zehar bidaiatzen ari dira, Burutüren zati bat txoko desberdinetara zabalduz. Malasiatik hasita Euskal Herriraino zuen bidelagun izaten jarraitzen dugu. Mila esker ondoan izan zareten guztioi!

Burutü agentzian diseinatzaile grafiko bila gabiltza

Burutü agentzian diseinatzaile grafiko bila gabiltza

Diseinatzaile grafikoa. Lan eskaintza.

BURUTÜ markagintza eta publizitate agentzian diseinua eta sormen sailean arituko den lankide berria bilatzen ari gara.

Izaera:

  • Sortzailea izatea. Ideiei hamaika buelta emateko gogoa eta ilusioa izatea.
  • Publizitatea, irudigintza eta diseinua maitatzea.
  • Ikasi eta etengabean hobetzeko prest egotea.
  • Diseinu grafikoa eta marka estrategien garapena menperatzea.
  • Proiektuak oso ondo antolatzea.
  • Eraginkorra. Pentsatu eta egin.

Zer eskatzen dugu:

  • Diseinatzaile grafiko lanetan esperientzia izatea.
  • Tresna zein programa ezberdinak menperatzea: Illustrator, InDesign, Photoshop, beste batzuen artean.
  • Diseinu digitalerako oinarriak eta ezagutza jasoak.
  • Diseinu grafikoa, Publizitatea, Komunikazioa, Marketina, Arte Ederrak edo antzeko ikasketak izatea.

Zer egingo duzu:

  • Marka nortasunak eta marka gidaliburuen sorkuntza.
  • Publizitate kanpainen diseinua eta sormen grafikoa.
  • Irudigintza orokorra marka estrategia korporatiboetarako.
  • Edukien sormena eremu digitalerako.
  • Sormen eta markagintza prozesuak garatu.

Baloratuko diren ezagutzak:

  • Taldelanean aritzeko gaitasuna.
  • Lan esperientzia.
  • Pertsona arduratsua, metodikoa eta autonomoa izatea.
  • Euskara eta euskal kultura ezagutzea.

Eskaintzen duguna:

  • Markagintza eta Publizitate agentziaren lantaldean integratzea.
  • Soldata lehiakorra. Esperientziaren arabera egokituko dena.
  • Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
  • Lanaldia: osoa. [37,5 ordu astean].
  • Ordutegi malgua.
  • Kontratu finkoa.
  • Lan giro atsegina.
  • Udan eta egun berezietan goizez bakarrik lan egiten dugu.
  • Formakuntza plana.
  • Burutü agentzian %100 online lan egiten dugu. Batzuetan elkartzen gara, baina orokorrean, zure etxetik egiteko aukera izango zenuke.
  • Laneratzeko data: 2025eko otsaila-martxoa.

Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta Burutü agentzian lan egiteko prest bazaude, bidaliguzu zure CVa gure helbide elektronikora.