MARKAGINTZA ESTRATEGIKOA KIROLAREN SEKTOREAN
Red de Pueblos del Surf
Erronka: Red de Pueblos del Surf markaren komunikazioa eta proiekzioa eraldatzeko markagintzako estrategia eta ikusizko nortasun berria definitzea
Red de Pueblos del Surf surfaren turismoa modu jasangarrian kudeatzeko plataforma kolaboratiboa da, ingurune naturala zaintzeko eta parte hartzen duen herri bakoitzaren ezaugarri paregabeak nabarmentzeko helburuarekin.
Ekimen hau Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan dago, Turismo Esperientziak Programaren bitartez.
Markagintza · Komunikazio estrategikoa
Soluzioa: ikuspegi komunikatibo eta kolaboratibo berria, surfaren munduan marka moderno eta iradokitzailearen nosrtasuna eta esentzia duena.
Aholkularitza estrategikoa kirol-sektorean
Sarea honako udal hauek osatzen dute: Ferroleko Komarkako Kontzeluen Mankomunitatea, Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria) eta Getxo (Euskadi).
Horiek guztiek surfaren turismo arduratsuari buruzko kontzientziazioa eta kolektibitatearen balioak islatuko dituen marka nortasun bateratu bat sortzeko beharra helarazi ziguten.
Markagintzako analisi estrategiko batetik abiatuta, komunikazio ardatzetan oinarritutako marka estrategia berri bat eta nortasun bisual berri bat garatu ditugu.
Nortasun semantiko kolaboratibo eta erakargarria
Hausnarketa estrategikoari esker, Red de Pueblos del Surf-aren esentzia komunikatibora egokitzen den nortasun semantikoa landu dugu, zeinetan turismo arduratsua, kolektibitatea eta ondare naturala lehen mailan dauden.
“Olatua partekatzen” tagline berria sortu genuen, udalerri ezberdinen arteko lankidetza transmititzen duena, baita kirol honetan olatuaren mugimendua eta indarra ere.
Marka nortasun berria surfaren munduan
Red de Pueblos del Surf-aren lankidetza- eta jasangarritasun-balioak transmititzeko gai den marka-nortasun berezi eta izaeradun bat diseinatu dugu.
Garapen grafiko berria ikus-unibertso malgu batean oinarritzen da, gama kromatiko moderno eta gaurkotuarekin, surfaren kirol-sektorean nabarmenduz.
Tonu berde eta urdin hain pigmentatuek freskotasuna eta izaera ematen diote markari. Aurrerapauso bat kirol sektorean, non nortasun berriak forma geometrikoei esker bizitza hartzen duen eta etorkizuna eta aldaketa iradokitzen dituen mugimendua lortzen dugun, ekosistema bisual propioa sortuz.
Emaitzak
Markagintzaren hausnarketa estrategikoari esker, Red de Pueblos del Surf markaren komunikazio-balioetara egokitutako marka-nortasun berri bat diseinatu dugu.
Xede-publikoarekin konektatzeko tagline berri bat sortu genuen. Proiektuari laguntzen eta indarra ematen dion nortasun semantikoa.
Marka irudi berriak surfaren kirol sektorean nabarmentzea lortzen du, bere izaera eta asset bisual paregabe eta bereizgarriei esker.