Whatsapp marketing eta estrategia digitala – Uztaila 2024

Whatsapp marketing eta estrategia digitala – Uztaila 2024

Marka digitalaren estrategian Whatsapp gehitu nahi duten enpresa eta erakundeentzako ikastaroa. BIC Gipuzkoa, Enpresa Digitala eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan emandako online formakuntza, zeinetan komunikabideetako ordezkariek, lehen sektoreko erakundeek, erakunde publikoek eta euskal enpresek parte hartu duten.

Whatsapp marketing estrategia eta plangintza garatzeko formakuntza egokia da, eduki lerroak, whatsapp business, kanalak, komunitateak, jardunbide egokiak eta sare honetan publizitatea eta komunikazioa zabaltzeko ekintzen adibideak garatuz. Ohiko zalantzak ere argitzen dira, eta kasu praktikoak planteatzen dira.

 

 

Burutü agentzian bezero eta proiektuen kudeatzailea bila gabiltza

Burutü agentzian bezero eta proiektuen kudeatzailea bila gabiltza

Bezero eta proiektuen kudeatzailea – Komunikazioa/Publizitatea

BURUTÜ markagintza eta publizitatea agentzian Komunikazio estrategikoan eta markagintzan aritzeko bezeroen eta proiektuen kudeatzailea bilatzen ari gara.

 

Eskakizunak:

  • Marketing, Publizitatea, Komunikazioa edo Enpresagintzan gradua izatea.
  • Markagintza eta komunikazio estrategian aditua izatea.
  • Gutxienez, hiru urteko lan esperientzia antzeko eginkizunetan.
  • Enpresa eta erakundeen komunikazioa kudeatzeko ezagutzak.
  • Publizitatea eta komunikazio korporatiboa ondo menperatzea.
  • Hizkuntzak: Euskara (goi maila) eta ingelera.
  • Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.

Gaitasunak:

  • Proiektuak zuzenean kudeatzen jakitea. Lantaldeen antolakuntza bideratzeko gaitasuna.
  • Markak eta komunikazio proiektu korporatiboen gaineko hausnarketa estrategikoak gauzatzea.
  • Hainbat proiektu aldi berean kudeatzeko gaitasuna.
  • Oso ondo idaztea, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzea.
  • Pertsona arduratsua, metodikoa eta autonomoa izatea.

Lanpostuaren erantzukizunak:

  • Markagintza proiektuen kudeaketa. Marka estrategiak proposatzea eta gauzatzea.Komunikazio plangintza korporatiboak sortu eta exekutatzea. Marka aholkularitza proiektuak zuzentzea.
  • Publizitatea eta komunikazio kanpainen exekuzioa bideratzea.
  • Bezero eta proiektuen kudeaketa.
  • Komunikazio estrategikoan taldeen formakuntza egitea. Proiektuen helburuak eta oinarriak ezartzea.
  • Komunikazio helburuak betetzen direla zaintzea.

Baloratuko diren ezagutzak:

  • Markagintza eta marka estrategia.
  • Naming edo izengintza.
  • Publizitate idazkera. Sormen estrategikoa.
  • Gaitasun analitikoa
  • Proiektuen aurkezpenak jendeaurrean egiteko trebezia.
  • Testuinguru digitalean ondo mugitzea eta komunikazio digitaleko tresnak kudeatzea.

Eskaintzen duguna:

  • Markagintza eta Publizitate agentziaren lantaldean integratzea.
  • Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
  • Lan giro bikaina.
  • Lanaldia: osoa.
  • Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
  • Laneratzeko data: 2024ko iraila/urria.
  • Online lan egiteko aukera.

Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta Burutü agentzian lan egiteko prest bazaude, bidaliguzu zure CVa aupa[abildua]burutu.eus helbide elektronikora.

    ARCAPACK Saria Burutü agentziarentzat

    ARCAPACK Saria Burutü agentziarentzat

    Bartzelonako Arcapack saria jaso dugu Granja Murrieta-rentzat garatutako packaging-agatik. Saria edarien packaging, botila eta etiketa onenaren kategorian jaso egin dugu.

    Duela bi urte, Itziarrekin eta haren familiarekin elkarlanean hasi ginenean, jakinarazi ziguten funtsezkoa zela beren baserriko behiak produktuaren protagonistak izatea, arduraz zaintzen baituzte.

    Hala, erabaki genuen markaren esentzian haiek izango zirela protagonista nagusiak, eta Murrieta MUUUUURRIETA izatera igaro zen.

    Packaging berri bat garatu genuen, ikusmen-arkitekturarekin, packaging bakoitza Granja Murrietaren produktu gisa ezagutzeko aukera ematen zuena, kohesioa galdu gabe.


     

    Marketin digitala eta edukien kudeaketa – 2024ko martxoan

    Marketin digitala eta edukien kudeaketa – 2024ko martxoan

    2024ko martxoan, EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako eta Kazetaritzako graduetako ikasleei marketin digitalean eta edukien kudeaketan prestakuntza berezia eman diegu.
    Adibide praktikoetan oinarritu dugu Leioako (Bizkaia) campuseko komunikazio-fakultatean eskainitako prestakuntza hau. Eduki eta gai horietako batzuk: marketin digitalerako plana, marka-estrategiak eta branded content sortzeko estrategiak, publiko objektiboen definizioa, buyer pertsona eta customer journey kontzeptuak, sustapen- eta biralizazio-estrategiak, emaitzen azterketa eta neurketa, besteak beste.

    Martxoa 2024

     

    Selección LETRA 2023 Saria Burutü agentziarentzat

    Selección LETRA 2023 Saria Burutü agentziarentzat

    Burutü agentzian Selección Letra 2023 saria jaso dugu CGB Fertility Unit-entzat garatutako direktorio-sistemagatik.

    Markagintzako hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, CGB Fertility Unit-en naming-a eta marka-nortasun berria garatu genituen. Pazienteek klinikan duten esperientzia optimizatzeko asmoz, markaren esentzia mantentzen dituzten errotulazio eta seinaletika garatu genituen.

    Emaitza egungo direktorio-sistema moderno eta malgua da; aldi berean, zentroaren hurbiltasuna eta akonpainamendua transmititzen dituena. Markaren elementu nagusiarekin jolastu dugu, DNA-ren ikurra seinaletika osoan aplikatuz.

    Letra Sariek komunikazioaren sektoreko talentua eta sormena saritzen dituzte. Urtero, sariek hainbat kategoriatan nabarmentzen diren lanei errekonozimendua ematen diete, hala nola, markagintza, publizitatea eta web-diseinua.