Markagintza eta marketin digitaleko Startup teknologikoentzako formakuntza – 2023ko urritik 2024ko martxora

Markagintza eta marketin digitaleko Startup teknologikoentzako formakuntza – 2023ko urritik 2024ko martxora

Burutü agentzian, 5. urtez jarraian, markagintza eta marketin digitaleko estrategiari buruzko prestakuntza espezializatua eman dugu sektore farmazeutiko, biosanitario eta teknologikoko Startupentzat, BIC Bizkaia inkubagailuan (Zamudioko parke teknologikoan) BEAZen eskutik.

Hogeita hamar konpainia baino gehiagok parte hartu dute prozesu honetan, eta haiekin era pertsonalizatuan hausnarketa estrategikoa egin dugu. Hilabete hauetan honakoetan lan egin dugu:

– Markaren garrantzia konpainiaren balio estrategiko gisa, hazkunde-testuinguru dinamiko batean. Inbertsoreen errondak, teknologia disruptiboak, etab.

– Konpainiaren helburuekin bat datorren plan digitala nola aktibatu, lan-metodologia eraginkor baten bidez.

Eskerrik asko BEAZ eta prestakuntza honetan parte hartu duten pertsona eta Startup guztiei.

2023ko urria- 2024ko martxoa

 

Google tresnak marka eta komunikazio-estrategian integratzea – 2024ko otsaila

Google tresnak marka eta komunikazio-estrategian integratzea – 2024ko otsaila

Google Workspace ezagutzeko prestakuntza praktikoa. 2 orduz, Google-en inguruko tresnarik garrantzitsuenak ezagutu, aztertu eta optimizatzen ditugu.

Google-eko prestakuntza-ikastaro honetan, parte-hartzaileek hainbat tresna aztertzen dituzte; besteak beste, Gmail, Drive, Calendar eta Meet. Prestakuntza honek teoria eta praktika konbinatzen ditu, ikaskuntza integrala bermatuz. Ariketa praktikoen bidez, tresna hauek erabiltzeko trebetasun sendoak lortzen dira, eta, horiek eraginkortasunez erabiltzen ikasteaz gain, eguneroko lanean eraginkortasunez integratzen ere ikasten da.

Gainera, tresna hauek marka eta komunikazio-estrategian duten garrantzia azpimarratzen da. Markaren identitatea indartzeko, barne eta kanpo-komunikazioa hobetzeko eta taldeen arteko lankidetza optimizatzeko nola erabil daitezkeen azpimarratzen da, beti ere erakundearen helburu eta balioekin bat datorrela.

Labayru Fundazioari eskainitako prestakuntza.

Otsaila 2024

 

Burutü AEBn saritua: Summit Marketing Effectiveness Award 2023

Burutü AEBn saritua: Summit Marketing Effectiveness Award 2023

Burutü agentzian Portland-eko (AEB) Summit Marketing Effectiveness Award 2023 saria jaso dugu CGB Fertility Unit-entzat garatu dugun publizitate-kanpaina integralagatik. Kanpainak platinum saria jaso du «Integrated Campaign, Consumer» kategorian.

 Landu genuen komunikazio- eta marketin-estrategiaren bidez, laguntza bidezko ugalketa-klinikaren marka berria merkaturatzeko publizitate-kanpaina integral bat diseinatu eta gauzatu genuen, “CGB Fertility Unit. Zugaz hasieratik” claim-arekin batera.

 Kanpainaren emaitza gisa, marka estatuko eta nazioarteko publikoarengana iritsi zen, lehiakideen aurrean nabarmentzen lagundu zuen ospea lortuz, eta eragin handia izan zuen Bilbon eta inguruetan.

 

Summit Marketing Effectiveness Award sariak estrategia eta eraginkortasuna erabiltzen dituen lan berritzaileagatik saritzen ditu enpresak.

Azken 30 urteotan, Summit Awards erakundea sormen-bikaintasunaren epaile nagusietako bat bihurtu da. Burutü agentziak garatutako sormen-proposamena 19 herrialde baino gehiagoko agentzien proposamenen aurka lehiatuz saritu dute.

Linkedin Recruiter: talentua erakartzea industria-sektorean

Linkedin Recruiter: talentua erakartzea industria-sektorean

Industria-sektorean, talentua erakartzea funtsezko lana da enpresek arrakasta izan dezaten. Testuinguru horretan, LinkedIn Recruiter ezinbesteko tresna bihurtu da kaptaziorako industria-sektorean, eta enpresek langile-perfil onenak identifikatu eta erakartzeko modua aldatu du.

Burutü agentziako lantaldean industria-arloan LinkedIn Recruiter-ek dituen gako eta abantailak laburtu ditugu.

Zer da LinkedIn Recruiter? 

LinkedIn-ek, profesionalen eta enpresen sare sozialak, enpleguaren bilaketa era aldatu du, eta enpresek talentu egokia aurkitzeko eta honekin konektatzeko modua birdefinitu du.

LinkedIn Recruiter-en hutsik dauden lanpostuetarako pertsona egokiak hautatzeko eta biltzeko, enpresek erabiltzen duten tresna da.

LinkedIn Recruiter-ek industria-sektorean dituen abantaila eta funtzio nagusiak

1. Industriako profesionalen bilaketa espezializatua

LinkedIn Recruiter-ek bilaketa oso espezializatuak egiteko aukera ematen du. Bilaketa horiek pertsonalizatzeko iragazki edo filtro aurreratuen erabilera egin daitaiteke. Gaitasun teknikoen, industriako esperientziaren, ziurtagiri espezifikoen eta industria arloan arrakasta izateko funtsezkoak diren beste irizpide batzuen arabera hautagaiak iragazten ditu.

Horrek hautaketa-prozesua arintzen du, eta hautagaiak ezagutza eta esperientzia zehatz batekin hautetsiko direla bermatzen du.

2. Profesionalen sare globalerako sarbidea

Tresna honek mundu osoko talentuekin konektatzeko aukera ematen die enpresei, 600 milioi pertsona baino gehiagoko datu-baseari esker. Sektore jakin batzuetako adituen bilaketa erraztea dakarrena, haien kokapen geografikoa kontuan hartu gabe.

3. Industriaren erakargarritasuna bultzatzeko enplegu-emaileen branding-a landu

LinkedIn Recruiter, hautagaiak bilatzeaz gain, industria-sektorean enplegatzaileen markagintza eraikitzeko plataforma ere bada.

Enpresek beren proiektuak, laneko segurtasun-balioak eta lan-inguruneetako giro berritzaile eta desafiatzailea nabarmendu ditzakete, eta, hala, sektorean konpromisoa lortu nahi duten profesionalak erakarri.

4. Komunitate eta talde espezializatuak

Sarearen funtzio honek aukera ematen du industria-sektoreko komunitate eta talde zehatzetan aktiboki parte hartzeko, hautatutako profilak lantaldearekin partekatuz eta profilak lortzeko aukera emanez.

Horrek, networking-a sustatzeaz gain, sektoreko joerak, erronkak eta aukerak ulertzeko aukera ematen die erreklutatzaileei. Elkarrizketa garrantzitsuetan parte hartzeak harremanak eraikitzen eta enpresa industrian lider gisa posizionatzen laguntzen du.

LinkedIn Recruiter industria-sektorean erreklutamendu-estrategien elementu integrala bihurtu da. Abantailak aprobetxatuz eta estrategia eraginkorrak jarraituz, pertsonen datu-base sendo bat eraikitzea eta hautaketa-prozesuak optimizatzea ahalbidetzen du.

Burutü agentzian komunikazio estrategikoko eta markagintzako teknikari bila gabiltza

Burutü agentzian komunikazio estrategikoko eta markagintzako teknikari bila gabiltza

Burutü markagintza eta publizitate agentzian komunikazio estrategikoan eta markagintzan aritzeko teknikaria bilatzen ari gara. Laneratzea 2024ko martxoan izango litzateke, on line eta lanaldi osoan lan egiteko baldintzetan.

Oro har, komunikazioaren eta marketinaren arloan unibertsitateko gradua duen pertsona baten bila gabiltza, eta gutxienez sektorean lau urteko esperientzia duena.

Markagintza eta marka-estrategiak menderatzea, eta proiektuak modu independentean koordinatzeko gai izatea baloratzen dugu. Gure lantaldearen parte izateko pertsona arduratsu eta langile baten bila gabiltza, euskara maila altua duena eta ingelera menderatzen duena.

Antolaketa, talde-lana eta sormena baloratzen ditugu. Lanpostu honek ingurune dinamikoan formatzeko aukera ematen du, proiektu potente eta berritzaileetan parte hartuz.

Eskakizunak:

– Marketing, Publizitatea, Komunikazioa edo Enpresagintzan gradua izatea.
– Markagintza eta komunikazio estrategian aditua izatea.
– Lau urteko esperientzia antzeko lanpostuetan.
– Enpresa eta erakundeen komunikazioa kudeatzeko ezagutzak.
– Publizitatea eta komunikazio korporatiboa ondo menperatzea.
– Hizkuntzak: Euskara (goi maila) eta ingelera.
– Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.

Gaitasunak:

– Proiektuak zuzenean kudeatzen jakitea. Lantaldeen antolakuntza bideratzeko gaitasuna.
– Markak eta komunikazio proiektu korporatiboen gaineko hausnarketa estrategikoak gauzatzea.
– Hainbat proiektu aldi berean kudeatzeko gaitasuna.
– Oso ondo idaztea, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzea.
– Pertsona arduratsua, metodikoa eta autonomoa izatea.

Lanpostuaren erantzukizunak:

– Markagintza proiektuen kudeaketa.
– Marka estrategiak proposatzea eta gauzatzea.
– Komunikazio plangintza korporatiboak sortu eta exekutatzea.
– Marka aholkularitza proiektuak zuzentzea.
– Publizitatea eta komunikazio kanpainen exekuzioa bideratzea.
– Bezero eta proiektuen kudeaketa.
– Komunikazio estrategikoan taldeen formakuntza egitea.
– Proiektuen helburuak eta oinarriak ezartzea.
– Komunikazio helburuak betetzen direla zaintzea.

Baloratuko diren ezagutzak:

– Markagintza eta marka estrategia.
– Naming edo izengintza.
– Publizitate idazkera. Sormen estrategikoa.
– Gaitasun analitikoa.
– Proiektuen aurkezpenak jendeaurrean egiteko trebezia.
– Testuinguru digitalean ondo mugitzea eta komunikazio digitaleko tresnak kudeatzea.

Eskaintzen duguna:

– Markagintza eta Publizitate agentziaren lantaldean integratzea.
– Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
– Lan giro bikaina.
– Lanaldia: osoa.
– Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
– Laneratzeko data: 2024ko martxoa.
– Online lan egiteko aukera.

Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta Burutü agentzian lan egiteko prest bazaude, bidaliguzu zure CVa aupa[abildua]burutu.eus helbide elektronikora.