Burutü agentziako talde kreatiboak diseinatutako poltsa bat lortu nahi duzu?
Uda iritsi da eta urtero lez burutü agentziako talde kreatiboak bezeroentzat, hornitzaileentzat eta gure egunerokoan bidelagun ditugun pertsona askorentzat opari erabilgarri eta originala diseinatu du.
Talde kreatiboak diseinatutako poltsa bat nahi baldin baduzu, eskatu iezaguzu zurea sare sozialen bitartez (agortu arte).
Merchandising jasangarria: opari korporatibo ekologikoa
Kotoi organikoz eta ekologikoz eginiko tote bag-a da hau. Honako hitz hauek islatzea erabaki dugu: “Batzuetan, ikustea baino, begiratzen jakitea garrantzitsuagoa da”.
Gure proiektuetan maiz erabiltzen dugun esaldia da hau, neurri batean komunikazio eta marka estrategiaren aholkularitzan egiten dugun lan filosofia laburbiltzen duelako. Askotan, enpresekin zein erakundeekin proiektuak hasterakoan komunikazio ekintzen eta publizitate kanpainen esparruan ibilbide luzea dutela ikusten dugu, baina epe luzera jarraibide zehatzak eta helburuak identifikatzen dituen estrategia falta da. Burutü agentzian ibilbide zehatza sortzeko erakunde hauetako arduradunekin buruz buru aritzen gara, euren helburuak lortzeko lagungarri izango dituzten indikatzaile eta metodologiak zehaztuz.
Uda on bat pasa dezazuen opa dizuegu. Zoriontsuak izan!