Burutü agentzian komunikazio estrategikoko eta markagintzako teknikari bila gabiltza

by | 16 Ots, 2024 | Blog-eu

Burutü markagintza eta publizitate agentzian komunikazio estrategikoan eta markagintzan aritzeko teknikaria bilatzen ari gara. Laneratzea 2024ko martxoan izango litzateke, on line eta lanaldi osoan lan egiteko baldintzetan.

Oro har, komunikazioaren eta marketinaren arloan unibertsitateko gradua duen pertsona baten bila gabiltza, eta gutxienez sektorean lau urteko esperientzia duena.

Markagintza eta marka-estrategiak menderatzea, eta proiektuak modu independentean koordinatzeko gai izatea baloratzen dugu. Gure lantaldearen parte izateko pertsona arduratsu eta langile baten bila gabiltza, euskara maila altua duena eta ingelera menderatzen duena.

Antolaketa, talde-lana eta sormena baloratzen ditugu. Lanpostu honek ingurune dinamikoan formatzeko aukera ematen du, proiektu potente eta berritzaileetan parte hartuz.

Eskakizunak:

– Marketing, Publizitatea, Komunikazioa edo Enpresagintzan gradua izatea.
– Markagintza eta komunikazio estrategian aditua izatea.
– Lau urteko esperientzia antzeko lanpostuetan.
– Enpresa eta erakundeen komunikazioa kudeatzeko ezagutzak.
– Publizitatea eta komunikazio korporatiboa ondo menperatzea.
– Hizkuntzak: Euskara (goi maila) eta ingelera.
– Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.

Gaitasunak:

– Proiektuak zuzenean kudeatzen jakitea. Lantaldeen antolakuntza bideratzeko gaitasuna.
– Markak eta komunikazio proiektu korporatiboen gaineko hausnarketa estrategikoak gauzatzea.
– Hainbat proiektu aldi berean kudeatzeko gaitasuna.
– Oso ondo idaztea, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzea.
– Pertsona arduratsua, metodikoa eta autonomoa izatea.

Lanpostuaren erantzukizunak:

– Markagintza proiektuen kudeaketa.
– Marka estrategiak proposatzea eta gauzatzea.
– Komunikazio plangintza korporatiboak sortu eta exekutatzea.
– Marka aholkularitza proiektuak zuzentzea.
– Publizitatea eta komunikazio kanpainen exekuzioa bideratzea.
– Bezero eta proiektuen kudeaketa.
– Komunikazio estrategikoan taldeen formakuntza egitea.
– Proiektuen helburuak eta oinarriak ezartzea.
– Komunikazio helburuak betetzen direla zaintzea.

Baloratuko diren ezagutzak:

– Markagintza eta marka estrategia.
– Naming edo izengintza.
– Publizitate idazkera. Sormen estrategikoa.
– Gaitasun analitikoa.
– Proiektuen aurkezpenak jendeaurrean egiteko trebezia.
– Testuinguru digitalean ondo mugitzea eta komunikazio digitaleko tresnak kudeatzea.

Eskaintzen duguna:

– Markagintza eta Publizitate agentziaren lantaldean integratzea.
– Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
– Lan giro bikaina.
– Lanaldia: osoa.
– Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
– Laneratzeko data: 2024ko martxoa.
– Online lan egiteko aukera.

Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta Burutü agentzian lan egiteko prest bazaude, bidaliguzu zure CVa aupa[abildua]burutu.eus helbide elektronikora.

    Zer da Bluesky?

    Zer da Bluesky?

    Azken hilabeteotan arreta handia bereganatu duen sare soziala da Bluesky, bereziki X plataformaren...