COPYWRITING
Copywriting-a publizitate-erredakzioko teknika bat da, testu pertsuasiboak eta eraginkorrak sortzea ardatz duena.
Burutü taldean copywriting estrategiak asmatzen dihardugu, irakurlea edo ikuslea ekintza zehatz bat egin dezan konbentzitzeko.
Konbentzitzen duten testuak idazten ditugu
Erredakzio konbentzionalean ez bezala, irakurlea pertsuaditu eta konbentzituko duten testuak sortzen ditu copywriting-ak, publikoarekin emozionalki konektatu eta erosteko erabakian eragin positiboa sortu nahi duten teknikak eta estrategiak erabiliz.
Marka-nortasunarekiko koherentzia bilatzen dugu
Copywriting-en teknika ona lortzeko, garrantzitsua da xede-publikoa eta haren beharrak ondo ezagutzea eta sustatuko den produktua edo zerbitzua sakon ezagutzea. Gainera, funtsezkoa da ahots-tonu egokia erabiltzea, markaren identitatearekin koherentea izatea eta irakurlearekin emozionalki lotzea.
Egitura argiak eta errazak asmatzen ditugu
Copywriting-aren beste teknika batzuk izenburu erakargarriak sortzea, gako-hitzak eta esaldi pertsuasiboak erabiltzea, testua osatzen duten ikusizko elementuak gehitzea eta irakurketa erraztuko duen egitura argi eta sinplea sortzea dira.
Copywriting eraginkorraren oinarria xede-publikoa sakon ulertzea da, eta hitz egokiak erabiltzea haiekin emozionalki konektatzeko eta haiek jokatzera motibatzeko.
Zure proiektua ezagutu nahi dugu _