Markaren diagnostikoa - Burutü

MARKAREN DIAGNOSTIKOA

Gogoeta estrategikoak markaren ikuspegi integrala, publiko objektiboak eta posizionamendua eskaintzen ditu.

Markaren azterketa egin ondoren, Burutün markaren diagnostikoa egiten dugu. Analisiarekin markaren eszenatokia definitzen da, eta diagnostikoak haratago begiratzen eta nora iritsi nahi den ikusten laguntzen du.

Auditoria de marca - Burutu
Markaren diagnostikoa - Burutü

Markaren balioak eta lurraldeak definitzen ditugu

Markagintzaren oinarria markaren balioak eta lurraldea zehaztea da. Azken horretan eraikitzen da marka-diskurtsoa. Markaren lurraldea zehaztu ondoren, marka horren nortasunak izan behar dituen balioak eta atributuak definitzen hasten dira.

Buyer pertsona marrazten dugu

Diagnostikoaren beste puntu garrantzitsuenetako bat publiko objektiboen azterketa zehatza egitea da. 4 edo 5 buyer pertsona marrazten dira; hau da, bezero potentzialen fikziozko irudikapena. Hartara, argiago ikusten da zer-nolako pertsonatara iritsi behar den.

Erosle potentzialaren beharrak ulertzea funtsezkoa da bezero berriak eskuratzea bideratuko duen edukia garatzeko.

Posizionamendua definitzen dugu

Markaren posizionamendua negozioaren faktore estrategikoeneritako bat da. Definitutako balioak eta lurraldea oinarri hartuta, markak posizionamendu bakarra eta bereizgarria bilatu behar du, lehiakideengandik edo beste marka batzuetatik bereiziko duena.

Markaren diagnostikoan hainbat alderdi lantzen dira, hala nola, posizionamendua, balioak eta marka-lurraldeak.

Zure markaren hausnarketa estrategikoa egiteko beharra duzu?_